Joan edukira
Letra-tamaina: 100% Gaia: light Testuaren tartea: 0

06/25 kontrolaren azken txostena: 1.1 programa - ''36 hilabetetik beherakoentzako jostailuak''

Kanpainaren helburua eta garapena

Merkatua zaintzeko jarduera horien helburu nagusia 36 hilabetetik beherakoentzako jostailuek araudia betetzen dutela zaintzea da. Kontrol horren xede izan dira, bereziki, pelutxeak pieza zurrunekin (begiak, sudurra, etab.) eta pelutxeak bentosekin. Baita ere sukaldeko tresnatxoen set-ak eta blisterrak janariekin. Kontrolak zehapen-izaera izan du, eta 2025eko maiatzaren 1etik 16ra bitartean egin dira ikuskapenak Bizkaian.

26 ikuskapen egin dira 3 kontrol-mailatan:

06/25-1: Aurrez aurreko ikuskapena eta laginak hartzea. 

  • Produktuaren protokoloari lotutako jarduketa: 5 kontrol egin dira, 5 establezimendutan (2 handizkari eta 3 txikizkari).
  • Laginak hartzeagatiko jarduketak: Marka desberdinetako 10 produkturen laginak hartu dira, 6 txikizkako operadoretan.
  • Ofiziozko ikuskapenak: Ofiziozko 5 ikuskapen egin dira erreklamazio-orrietan eta horiek iragartzeko kartelean. 

06/25-2: Kontrola online merkataritzan.

  •  Produktuaren protokoloari lotutako jarduketa: Guztira 5 jarduera egin dira produktuaren protokoloari lotuta, internet bidez merkaturatutako 36 hilabetetik beherakoentzako jostailuetan. 

06/25-3: Dokumentu-kontrola. 

  • Kontrolatu beharreko produktu baten "CE adostasun-adierazpena" dokumentu-ikuskapen bat egin da.  

Jasotako emaitzak.

Jarraian, kontrol-maila bakoitzean lortutako emaitzak zehazten dira: 

06/25-1: Aurrez aurreko ikuskapena eta laginak hartzea.

  • Produktuaren protokoloari lotutako jarduketa: 3 ez-betetze (% 60) antzeman dira egindako 5 kontroletan. Ez-betetze ohikoena piktograma modu desegokian sartzea edo "Ez da komeni 36 hilabetetik beherako haurrentzat" ohartarazpena da, jostailua adin horretako haurrentzat denean. 
  • Laginak hartzeagatiko jarduketak: CICCk aztertutako produktuaren 10 lagin-hartzeetatik, 3 ez-betetze hauteman dira (% 30). Ez-betetze ohikoena izan da sinbolo grafikoa eta adinari buruzko ohartarazpena agertzea, 36 hilabetetik beherako haurrentzat jostailu egokia izanda, agertu beharrik ez dagoenean. 

Gainera, jostailuetako bat Elikaduraz Kanpoko Produktuen Alerta Sarean (RAPNA) sartu da, asfixia-arriskua duelako. 

Produktu batek ez ditu puntu hauek betetzen:

  • EN 71-1 araua, 4.8 puntua, punta eta alanbre metalikoei buruzkoa; kasu honetan punta zorrotzak daudela antzeman da.
  • EN 71-1 araua, 5.1 puntua. Saiakuntza egitean zati txikiak askatzen dira.

Ofiziozko jarduketak: Ez da ez-betetzerik antzeman egindako ofiziozko 5 jarduketetan. 

06/25-2: Kontrola online merkataritzan. 

  • Produktuaren protokoloari lotutako jarduketa: Kontrolatutako 5 produktuetan ez-betetze bera egiaztatu da: Webgunean ez dago jostailuaren ohartarazpenei eta jarraibideei buruzko informaziorik ( 12 1205/2011 ED). 5 zehapen-espediente irekitzea proposatu da. 

06/25-3: Dokumentu-kontrola. 

  • Egindako dokumentu-ikuskapenean ez-betetzeak antzeman dira hainbat protokolo galderetan.

Ondoriak

Aurrez aurreko jardueretan hautemandako ez-betetzeen ehunekoa kontuan hartuta, bai produktuekin lotutako protokoloetan (% 60), bai lagin-hartzeetan (% 30), hurrengo ekitaldietan 36 hilabetetik beherakoentzako jostailuen kanpaina errepikatzea gomendatzen da. 

Bestalde, jostailuak merkaturatzen dituzten webguneek kontsumitzaileari beharrezko informazio guztia ematea kontrolatzen jarraitzea gomendatzen da.

Azken aldaketako data: