Joan edukira
Letra-tamaina: 100% Gaia: light Testuaren tartea: 0

07/22 Kanpaina: Produktu ekologikoetan pestizida-hondakinak detektatzeko azterketa prospektiboa

Helburua

Kontsumitzailearen eskura jarritako elikagai ekologikoek pestizida-hondakinik ez dutela egiaztatzea. Indarrean dagoen legeriak debekatu edo mugatu egiten du substantzia jakin batzuk ekoizpen ekologikoan erabiltzea (2018/848 (EB) Erregelamenduaren III. kapitulua eta II. eranskina).

EBk produktu ekologikoen barne-merkatuaren lehia leiala eta funtzionamendu egokia bermatu nahi ditu. Bestalde,  kontsumitzaileek ekologikotzat etiketatutako produktuetan konfiantza izan dezatela ere nahi du. Kontrol hori are garrantzitsuagoa da Espainian, EBko lehen estatu kidea eta munduko laugarrena baita azalera ekologikoan.

Azterketa prospektibo hori egiteko eta lurralde nazionaleko lagin adierazgarriak izateko, Kontsumoko Koordinazio, Kalitate eta Lankidetzaren Zuzendariordetza Nagusiak lankidetza eskatu die autonomia-erkidegoetako kontsumoko agintaritza eskudunei.

Azterlanak izaera prospektiboa izan du.

Kanpainaren garapena

Bizkaiko Lurralde Zerbitzuak zortzi lagin hartu zituen maiatzaren 9tik 11ra bitartean, eta CNAren laborategira bidali ziren, laginak aztertu ondoren saiakuntza-txostenak erakunde honetara bidal zitzan.

Analisiak egiteko CNAra bidalitako laginak:

  • TM12-002-000002 Limoiak
  • TM12-02X-000003 Aguakateak
  • TM12 -02X-000002 Soja horia
  • TM11-03X-000007 Oloa
  • TM11-03X-000008 Soja berdea
  • TM11-03X-000009 1. mailako fresoi soltea
  • TM11-03X-000010 Letxuga
  • TM 00309 1. mailako fresoi ontziratua

Laginketa bi produktu-kategoriatan oinarritu da:

- Frutak eta barazkiak: freskoak eta osoak.

- Lekaleak eta zerealak: lehorrak.

Bi kasuetan, laginak ontziratuak eta soltean jaso dira.

Produktu ekologikoak azken kontsumitzaileari saltzen dizkioten txikizkako merkataritzako 3 establezimendutan egin da laginketa. Aukeratutako produktuen jatorria estatukoa zein Europar Batasunekoa izan da.

Emaitzak

Egindako saiakuntza-txostenetan, lortutako lagin bakoitzaren 190 parametro inguru aztertu dira, eta laginak ekologiko gisa etiketatu eta merkaturatutako produktuei buruzko araudian ezarritako zehaztapen-mugetara egokitzen diren ala ez egiaztatu da.

Lortutako emaitzak oso onak izan dira; izan ere, CNAk bidalitako saiakuntza-txostenak ikusita, egiaztatu da laborategira analisira bidalitako produktuen laginek ia guztiz betetzen dutela etiketatutako eta ekologiko gisa merkaturatutako produktuetan hondakin pestiziden presentzia arautzen duen araudia. Laginaren (TM 11-03X-000010 letxuga) saiakuntza-txostenean (23/00340 zk.) soilik antzeman da aztertutako 192 parametroetatik bat ez dagoela zehaztapen-mugen barruan, eta, gainera, kopuru ia hutsala duela.

Ondorioak

Azterlan prospektibo honekin lortutako emaitzak ikusita, egiaztatu da Euskadin kontrolatutako produktuek oro har betetzen dutela merkaturatutako eta ekologikotzat etiketatutako produktuei aplikatu beharreko araudia.

Azken aldaketako data: