Joan edukira
Letra-tamaina: 100% Gaia: light Testuaren tartea: 0

08/23 : ''antxoen erdikontserbak'' kanpainaren azken txostena

Helburua

Kontrolaren helburuak honako hauek izan ziren:

  • Arrainaren izendapena zuzen erabiltzeko araua betetzen den egiaztatzea.
  • Behar bezala etiketatzen direla egiaztatzea.
  • Antxoak direla egiaztatu, eta ez antzeko espezieren bat.

Kontrol honetan, erdikontserbako antxoen kontrol sistematikoaren eta landare-oliotako antxoen erdikontserben Kanpaina Nazionalaren ikuskapenak sartu ziren. Kanpainak izaera zehatzailea izan zuen.

Kontrolen garapena

Kontrolak Gipuzkoan egin ziren maiatzaren 15etik 24ra bitartean. Kontsumobideko ikuskapen-zerbitzuak Irungo Udalaren ikuskaritza-zerbitzuaren laguntza izan du.

Hogeita lau ikuskapen egin ziren guztira, eta horietako bederatzitan laginak hartu ziren aztertzeko.

Landare-oliotako antxoak eta beste kontserbagarri batzuk erabiltzen dituztenak (ura, gatza, ozpina...) kontrolatu ziren.

Lortutako emaitzak

A) C-08/23-1: 13. kategoria. Antxoa erdikontserbak

Jarduketak protokoloaren arabera

Protokolo bidez egindako jarduketen %80ean (hamar guztira) ez-betetzeak egon dira. Gai hori kontrolatu behar zen produktu bakarrean ( %100), bitaminei eta mineralei buruzko informazioa emanez gero, egiaztatu zen hura ez zetorrela bat araudiak gomendatutako erreferentziako kontsumoekin[1].

Beste ez-betetze esanguratsu batzuk:

  • Ez zen adierazten "arrantzatu" diren, "ur gezatan arrantzatu” diren edo "hazi” diren ( %70).
  • Arrantza-tresna ez zen zehazten ( %70).
  • Beste osagai batean aurkeztutako produktuak izanez gero, hala nola antxoak oliba-oliotan, osagai horren kantitatea ez zen azaltzen kasuen % 60an[2]. Kontuan izan behar da osagai bat antxoekin lotzea produktuaren izenean adieraz daitekeela (antxoak oliba-oliotan), edo grafikoki (antxoak oliba-olio botila baten ondoan irudikatuta, edo olibondo baten ondoan).
  • Ikuskapenen % 40an, ez zen adierazten produktua osatzen duen osagai bakoitzaren kantitatea, ez ziren behar bezala izendatzen, edo ez zen osagaien zerrenda zehazten eta ez zen halakotzat identifikatzen (bi kasu horietan %30)[3].
  • Ez zen ageri harrapatze- edo hazte eremua aldien %40an.
  • Ikuskapenen %10ean, elikagaiaren izena ez zetorren bat legezko izenarekin.
  • Ikuskapenen %10ean ez zegoen behar bezala adierazita iraungitze-data edo gutxieneko iraupena, eta ez zen ez loterik ez izen zientifikorik adierazten.

Jarduketak, laginak hartzearen arabera

Laginak hartzearen kasuan (sei egin ziren), horietako lautan ez-betetzea antzeman zen.

Hautemandako ez-betetzeak honako hauek izan ziren:

  • Produktuak ontziratu, markatu, etiketatu eta aurkezteari buruzko arauetakoak.
  • Ondasunen banaketarekin edo zerbitzuak ematearekin lotutako prozesuetako bati buruzko arauetakoak; edo jatorria, izaera, kalitatea, prezioa, epea, osaera, kantitatea, pisua, tamaina eta aurkezpenari buruzko arauaetakoak (ontzien, etiketen, kartelen, itxituren, zigiluen edo beste elementu garrantzitsu batzuen bidez).

Produktuaren izendatzeari buruzkoak ziren gabeziak, estaldurako likidoari buruzko informazioari zegozkionak (antxoak estaltzen dituen bigarren mailako produktua, adibidez, "antxoak landare-oliotan").

B) C-08/23-2: Kanpaina nazionala- Antxoa-erdikontserbak landare-oliotan

Jarduketak protokoloaren arabera

Protokolo bakoitzeko bost jarduketa egin ziren, eta horietako bitan ez-betetzeak antzeman ziren. Ez-betetzeen arrazoia izan zen, bitaminei eta mineralei buruzko informazioa emanez gero, hura ez zetorrela bat araudiak gomendatzen dituen erreferentziako kontsumoekin[1].

Beste ez-betetze esanguratsu batzuk:

  • Oliba-oliotan egindako erdikontserben kasuan izan ezik, egiaztatu zen kasuen %33an ez zela azaltzen erabilitako olioa, ez eta haren zenbatekoak produktuaren guztizko pisuarekin duen erlazioa ere[4].
  • Elikagaiaren izena eta kantitate garbia ez ziren batera agertzen egindako ikuskapenen %20an.
  • Jardukeak, laginak hartzearen arabera
  • Jarduketahorien %33an, ontziratze-arauaren ez-betetzeak hauteman ziren, zehazki produktuaren benetako izendapenean.

4) Zehapen-proposamenak.

Egindako edozein ikuskapenetan hautemandako ez-betetzeen ondorioz, zehapen-proposamenak egin dira.

Gainera, lau zehapen-proposamen egin dira eskatutako informazioa emateari uko egiteagatik.

5) Ondorioak

Antzemandako ez-betetzeek hurrengo urteetan kontrol gehiago egitea justifikatzen dute, kontrol sistematikoaren bidez edo, hala badagokio, Kontsumobideren kanpaina propio gisa.

 

=================================================================================

[1]1169/2011 (EB) Erregelamenduaren XIII. eranskinaren A zatiaren 1. puntuan adierazitako erreferentziazko ahorakinak, 100 g-ko edo 100 ml-ko.

[2]1169/2011 (EB) Erregelamenduaren VIII. eranskina 

[3] 1169/2011 (EB) Erregelamenduaren VII. eranskina

[4] Kontseiluaren 2136/89 (EEE) eta 1536/92 (EEE) Erregelamenduak, 2022/2104 (EB) Erregelamendu Delegatuarenak (1. artikulua, b) letra)

Azken aldaketako data: