Joan edukira
Letra-tamaina: 100% Gaia: light Testuaren tartea: 0

10/25 kontrolaren azken txostena: 10. kategoria - 'Haragi freskoa - txerri-haragia eta ardi-haragia'

Kanpainaren helburua eta garapena

Merkatua zaintzeko jarduera hauen helburu nagusia da fabrikatzaileek ekoiztutako edo txikizkako saltokietan eskuragarri dauden ardi-haragi freskoak edo txerri-haragi freskoak araudia betetzen dutela zaintzea. Kontrol horrek zehapen-izaera izan du, eta 2025eko ekainaren 9tik 30era bitartean egin dira ikuskapenak Araban eta Gipuzkoan.

Guztira 39 jarduketa egin dira, honela banatuta, lurraldearen eta kontrol-motaren arabera:

  •  Gipuzkoako Lurralde Zerbitzua: 24 jarduketa

- Ontziratutako produktuen kontrolak: 12

- Txikizkariak ontziratutako produktuen kontrolak: 6

- Operadoreen kontrolak: 5

- Erreklamazio-orriak ofizioz ikuskatzea: 1

  •  Arabako Lurralde Zerbitzua: 15 jarduketa

- Ontziratutako produktuen protokoloak: 12

- Operadoreen protokoloak: 3

Jasotako emaitzak

Jarraian, kontrol-maila bakoitzean lortutako emaitzak zehazten dira:

Ontziratutako produktuaren protokoloari lotutako jarduketak (C 10/25-1A):

  • Kontrol-maila horretan egindako 24 jarduketetan, 11 ez-betetze hauteman dira (% 45,83). Ez-betetze ohikoena txerri-haragiaren kasuan gertatu da; zehazki, haragi-piezen sailkapena ez zen agertzen batez besteko zatikatzearen arabera (10 produktuk ez dute bete).

Txikizkariek ontziratutako produktuaren protokoloari lotutako jarduketak (C 10/25-1B):

6 jarduketa egin dira eta 2 ez-betetze hauteman dira ( % 33,33). Bien arrazoia hurrengoa da: hazkuntza egin den estatu kidea edo hirugarren herrialdea, aurretik "Hazkuntza-herrialdea" aipamena duena, ez da agertzen (bat txerri-haragiaren kasuan eta beste bat ardi- eta ahuntz-haragiaren kasuan). 

Operadoreentzako protokoloari lotutako jarduketak (C 10/25-2): 

  • Ez da ez-betetzerik antzeman egindako 8 jarduketetan. Hala ere, zehapen-espedientea irekitzea proposatu da, eskatutako dokumentazioa ez aurkezteagatik.

Ondoriak

Hautemandako ez-betetzeen ehunekoa kontuan hartuta, uste dugu interesgarria litzatekeela haragi freskoaren kontrolarekin jarraitzea, kontsumitzaileari informazioa emateko, ezagutzarekin aukeratu ahal izateko.

Azken aldaketako data: