11/23 : ''1.6 programa - Argi-iturriak - Bonbillak'' kanpainaren azken txostena

Helburua

Zaintzea ea merkaturatzen diren energiarekin lotutako produktuek araudia betetzen duten eta arriskurik ez dakarten. Kontrol-kanpainak izaera zehatzailea izan du.

Kontrol sistematikoa garatzea

Irailaren 4tik 8ra bitartean, Arabako ikuskaritzak hamar produktu ikuskatu zituen txikizkako saltokietan eta bost online saltokietan. Kontrolatutako webguneek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Zuzeneko salmentako webgunea izatea (ez MARKET PLACE).
  • Estatuko lurralderako bidalketak onartzea.
  • Gutxienez gaztelaniaz egotea.

Espainian eskuarki onartzen diren ordainketa-metodoak erabiltzea eta prezioak eurotan izatea.

Lortutako emaitzak

  • Aurrez aurreko ikuskapena

Saltoki fisikoetan egindako ikuskapenetan, ez-betetzeak detektatu dira kontrolatutako produktuen %70ean. Hauek izan dira ohikoenak:

  • Energia-etiketaren "erantzun azkarreko kodea" (QR kodea) ez dator bat eredu zehatzari dagokion informazioarekin kasuen %70ean.
  • Produktuak ez dauka informazio-fitxarik kasuen %70ean. Fitxa hori hornitzaileak eman behar du, eta inprimatuta edo datu-basearen alde publikoan egon behar du.
  • Bezeroak ikusteko moduan jarritako enbalajearen zatian etiketarik ez duten produktuen ikuskapenen %50ean ez da adierazi efizientzia energetikoaren maila. Data batekin, kolore batekin eta dagokion sailkapen arekin adierazi behar da.
  • Produktua ez dago etiketatuta araudiak agintzen duen moduan, eta etiketa banakako ontzian agertzen da. Hori kasuen %30ean gertatzen da.
  • Online merkataritzako kontrola

Online merkataritzan detektatutako ez-betetzeen kopurua txikiagoa izan da, baina ikuskatutako webguneen %40ra iritsi da. 

Hutsegiterik ohikoena produktuaren informazio-fitxari buruzkoa izan da: ez zen produktuaren preziotik gertu agertzen, ez eta hura eskuratzeko esteka hurbil baten bidez ere. Hori kasuen %40an gertatu da. Bestalde, egindako ikuskapenen %33,33an egiaztatu da etiketara sartzeko prezioari lotutako irudiak ez zuela dagokion koloreko gezia, edo ez zuela behar bezala adierazten efizientzia energetikoaren mota edo dagokion tartea. Gainera, ikuskapenen laurden batean irudia ez zen arauen arabera aurkezten.

Nabarmentzekoa da ikuskapenen %20an atzera egiteko inprimakirik ez dagoela detektatu dela.

Ondorioak

Ikuskapenaren ondorioz, bederatzi zehapen-proposamen egin dira, eta beharrezkotzat jo da kontrolak egiten jarraitzea.

Azken aldaketako data: