11/24 Kontrolaren azken txostena. Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen estatutuari buruzko 4/2023 Legearen 45.7 artikuluaren kontrol-kanpaina: Produktuaren prezioari buruzko informazioa
Helburua
4/2023 Legearen 45.7 artikulua betetzen dela egiaztatzearen helburua da jakitea enpresek kontsumitzaileari finantzazioa duen eta ez duen produktuaren edo zerbitzuaren prezioaren berri argi eta garbi emateko betebeharra zenbateraino betetzen duten (ez bakarrik finantzaketarik gabeko prezioa, alde batetik, eta finantzaketaren xehetasunak, bestetik, baizik eta finantzaketarik gabeko prezioa eta finantzazioarekin duen guztizko prezioa).
Ikuskapen-kanpaina hau informaziozkoa izan da.
Kanpainaren garapena
Kontrolak ekainaren 17tik uztailaren 31ra bitartean egin dira, eta kontsumo-kredituekin finantzatutako produktuak edo zerbitzuak eskaintzen dituzten establezimenduetara joan dira, kontsumitzaileari kontratatu aurretik prezioaren berri (finantzaketarekin edo gabe) ematen zaion jakiteko.
21 establezimendu bisitatu dira, banaketa honen arabera:
Arabako Lurralde Zerbituza: 6 jarduketa.
Bizkaiko Lurralde Zerbitzua: 9 jarduketa.
Gipuzkoako Lurralde Zerbitzua: 6 jarduketa.
Erreklamazio-orriekin, informazioa emateko kartel ekin eta tiketak jaulkitzeko moduarekin lotutako ofiziozko 13 ikuskapen ere egin dira, eta horietan ez da ez-betetzerik antzeman.
Lortutako emaitzak
7 ikuskapenetan ez-betetzeak antzeman dira (egindakoen % 33,33)
Ez-betetzea izan da kontsumitzaileari, kontratatu aurretik, finantzatutako edo finantzatu gabeko produktuaren azken kostuaren konparazioa argi eta garbi azaltzen duen dokumentu bat ez ematea.
Ondorioak
Ez-betetzeak detektatu diren jarduketetan 9 hilabeteko epea eman da zuzentzeko; kanpaina honetan bigarren bisita bat aurreikusten da, 2025. urteko programazioan sartu dena.
Emaitzak oso heterogeneoak izan dira lurraldearen arabera; beraz, emaitzen azterketa sakona egin behar da desadostasun horien jatorria zein den jakiteko eta, hala badagokio, bigarren bisitan kontuan hartzeko.
Azken aldaketako data:



