Joan edukira
Letra-tamaina: 100% Gaia: light Testuaren tartea: 0

12/23 Kontrola: 23. kategoria - Pizzak

Helburua

  • Egiaztatu produktu horien etiketa zuzena dela.
  • Kontrol analitikoa.
  • Merkatua zuzentzeko neurri zuzentzaileak eta zehatzaileak hartzea.

Etiketan nahitaez agertu behar duen informazioa aztertu da, bai eta akatsa eragin dezakeen informazio oro ere;      dela omisioagatik, dela idazketa eta irudikapen anbiguoengatik.

Kontrolatu beharreko produktuak

Ontziratutako pizza hoztuak, aurrez aurreko salmentako txikizkako merkataritzan eskuragarri daudenak.

Garapena

Jarduketa guztiak Gipuzkoan egin ziren urriaren 16tik 31ra bitartean.

5 ikuskapen egin dira txikizkako merkataritzan, 5 jarduketa online protokoloaren bidez eta "EBren adostasun-adierazpenaren" egiaztapen dokumental bat. Azken ikuskapen hori egiteko, aukeratu da txikizkako banatzailean aurrez aurreko protokoloaren bidez aldez aurretik kontrolatutako produktuetako bat; produktu horrek aukera ematen zuen  eskuratzeko kontrolaren xede zen Adierazpena.

Gainera, ofiziozko 3 ikuskapen egin dira bisitatutako establezimenduetan: erreklamazio-orriak, iragarki-kartela eta salmenta-tiketa.

Lortutako emaitzak

Lau ez-betetze detektatu dira, bi protokoloz egindako ikuskapenetan (ez-betetzeen % 13,33) eta bi aztertutako laginetan (ez-betetzeen % 22,22).

Ez-betetze ohikoena izan da ez direla agertzen etiketatzeko ardura duen enpresaren izena eta helbidea (% 13,30).

Beste ez-betetze batzuk:

  • Elikagaiei buruzko nahitaezko informazioak ez dauka arauak ezarritako beharreko espaziorik (% 7,1).
  • Elikagaiei buruzko nahitaezko informazioa ez da adierazten leku nabarmen batean, erraz ikusteko eta argi irakurtzeko moduan, eta, hala badagokio, ezabaezina izateko moduan (% 6,7).
  • Elikagaiaren izena ez dator bat legezko izenarekin edo ohiko izenarekin (% 6,7).
  • Elikagaiaren izenak izen babestuekin nahasketa eragiten du, hala nola jabetza intelektualarekin, marka komertzialarekin edo fantasiazko markarekin (% 6,7).
  • Etiketako elikadura-informazioa ez da zehatza, argia eta ulertzen erraza kontsumitzailearentzat (% 6,7).

Aztertutako laginen kasuan ere hauteman dira etiketekin lotutako ez-betetzeak.

Ondorioak

Hautemandako lau arau-hausteen ondorioz, zehapen-prozedurako lau proposamen egin dira. Nolanahi ere, ez-betetzeak oso urriak eta garrantzi gutxikoak izan dira, eta horregatik ez da gomendatzen kontrol horiek errepikatzea.

Azken aldaketako data: