Joan edukira
Letra-tamaina: 100% Gaia: light Testuaren tartea: 0

13/24 Kontrolaren asken txostena.- 1.6 Programa - "Pantaila elektronikoak"

Helburua

Merkatua jagoteko jarduera horien helburu nagusia izan da energiarekin lotutako produktuek, kasu honetan pantailek eta beste monitore batzuek, araudia betetzen dutela zaintzea. Zehapen-izaerako kontrola da.

Kontrolaren xedeko produktuak

Kontrolaren xede, pantaila elektronikoen taldearen barruan, telebistak eta kanpoko beste monitore batzuk izan dira.

Kontrolaren garapena

2024ko uztailaren 15etik abuztuaren 31ra bitartean, 10 ikuskapen egin dira Bilbon, Basaurin eta Erandion, eta 5 ikuskapen zuzeneko salmentako webguneetan.
Kontrol honen esparruan, eta egindako jarduketak aprobetxatuz, ofiziozko 10 ikuskapen egin dira,  bisitatutako establezimenduetako erreklamazio-orriekin, informazioa emateko kartelekin eta tiketak jaulkitzeko moduarekin zerikusia dutenak.

Lortutako emaitzak

Establezimenduetako ikuskapenetan, ez-betetze bera antzeman da 3 ikuskapenetan (% 30), eta araudiak zehaztutako etiketa ez edukitzearekin lotuta daude.

Onlineko merkataritzaren kasuan, ez-betetzeak hauteman dira bi ikuskapenetan (% 40), eta zerikusia dute etiketatze okerrarekin, atzera egiteko formulariorik ezarekin edo kontsumitzaileak kexak eta erreklamazioak aurkez ditzakeen establezimenduaren helbide osoaren identifikazio ezarekin.

Ofiziozko ikuskapenak behar bezala ebatzi dira.

Ondorioz, 5 zehapen-proposamen egin dira.

Azken aldaketako data: