13/25 kontrolaren azken txostena: 1.6 programa - ''garbigailuak eta garbigailu-lehorgailuak - eraginkortasun energetikoaren etiketatzea''
Kanpainaren helburua eta garapena
Merkatua zaintzeko jarduera hauen helburu nagusia da Euskadin merkaturatzen diren sare elektrikora konektatutako etxeko garbigailuek eta garbigailu-lehorgailuek eraginkortasun energetikoaren etiketatze-araudia betetzen dutela ziurtatzea. Kontrol honek zehapen-izaera izan du, eta 2025eko uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean egin dira ikuskapenak Bizkaian.
Guztira 23 jarduketa egin dira, honela banatuta kontrol-motaren arabera:
Produktua aurrez aurre ikuskatzea (C 13/25-1)
9 marka komertzialetako produktuen 10 kontrol egin dira protokolo bidez, 10 txikizkako establezimendutan.
Ofizioz, erreklamazio-orriak eta iragarpen-kartela kontrolatu dira 8 establezimendutan.
Kontrola online merkataritzan (C 13/25-2)
Protokolo bidezko 5 ikuskapen egin dira produktu horiek Euskadiko kontsumitzaileei merkaturatzen dizkieten webguneetan.
Jasotako emaitzak.
Jarraian, kontrol-maila bakoitzean lortutako emaitzak zehazten dira:
06/25-1: Aurrez aurreko ikuskapena eta laginak hartzea.
Jarraian, kontrol-maila bakoitzean lortutako emaitzak zehazten dira:
- Produktua aurrez aurre ikuskatzea (C 13/25-1)
Protokoloz kontrolatutako 10 produktuetatik batek ere ez du ez-betetzerik; hala ere, horietako 3tan, bisitatutako establezimenduak ez du aurkeztu ikuskapena egiteko unean eskatutako erosketa-faktura, eta ohartarazpena egin zaie.
Erreklamazio-orriak eta horiek iragartzeko kartela 8 establezimendutan kontrolatzeari dagokionez, % 100ek betetzen du.
- Kontrola online merkataritzan (C 13/25-2)
Protokolo bidezko 5 ikuskapen egin dira, eta horietan 2 ez-betetze hauteman dira (%40). Ondorioz, 2 zehapen-espediente irekitzea proposatu da.
Hautemandako ez-betetzeak:
- Etiketa energetiko okerra
- Atzera egiteko formulariorik ez izatea
- Kontsumitzailearen forua ez errespetatzea
Ondoriak
Lortutako emaitzak kontuan hartuta, ez da beharrezkotzat jotzen garbigailuak eta garbigailu-lehorgailuak merkaturatzean energia-eraginkortasunari buruz ematen den informazioa kontrolatzen jarraitzea.
Aurrez aurreko eta online egindako ikuskapenetan ez-betetzerik antzeman ez denez, ez da beharrezkoa ikusten segurtasun-oinetakoak kontrolatzen jarraitzea.
Azken aldaketako data:



