14/24 Kontrolaren asken txostena.- 1.7 Programa - "Pneumatikoak"
Helburua
Kontrolaren helburua izan da egiaztatzea Espainian merkaturatzen diren pneumatikoek aplikatzekoak zaizkien xedapenak betetzen dituztela eta, nolanahi ere, xedapen horiek babestutako interes publikoentzat arriskurik ez dakartela.
Kontrolak zehapen-izaera izan du.
Kontrolaren xede autoen pneumatiko kategoria hauek izan dira (C1):
- Udako pneumatikoak
- Pneumatikoak (all-season)
- Neguko pneumatikoak.
Kontrolaren garapena
Guztira 16 ikuskapen egin ditu Gipuzkoako Lurralde Zerbitzuak.
Hainbat kontrol mota egin ditu:
- produktuaren aurrez aurreko ikuskapena: 10 txikizkari ikuskatu dituzte; ikuskapenak presentzialak izan dira.
- produktuaren online ikuskapena: 5 online ikuskapen egin dira.
- dokumentu-ikuskapena: dokumentu-ikuskapen 1 egin da.
- ofiziozko ikuskapena: kontrolaren esparruan, eta egindako jarduketa presentzialak aprobetxatuz, ofiziozko 9 ikuskapen egin dira; hain zuzen ere, bisitatu ditugun establezimenduetako erreklamazio-orriena, informazio-kartelena eta tiketen igorpenena.
Lortutako emaitzak
3.1- Produktuaren aurrez aurreko ikuskapena
Egindako 10 jarduketetan ez da ez-betetzerik antzeman.
3.2- Produktuaren online ikuskapena
Online merkataritzako ikuskapen guztiek ez-betetzeak erregistratu dituzte.
Ez-betetzeen ehuneko handiena (% 40) etiketekin lotuta daude; QR kodea, produktuaren informazio-fitxa, 3 urteko berme-aldia adieraztea.
Beste ez-betetze aipagarri batzuk honako alderdi hauetan hauteman dira:
- prezioaren etiketatzea
- energiaren logotipoa
- hornitzailearen izen komertziala edo marka
- pneumatiko motaren identifikatzailea, karga-ahalmenaren indize-tamaina eta abiadura-kategoriaren sinboloa
- kanpoko errodadura-zarataren piktograma
- aplikatu beharreko erregelamendua
- produktuaren informazio-fitxa ikus eta kontsulta daiteke
- bidalketa-gastuen berri ematen da
- produktuen entrega-data ageri da
- ondasunentzako adostasun-berme legala dagoela gogorarazten du
- atzera egiteko inprimakiaren eredua ageri da
- errespetatu egiten da kontsumitzailearen bizilekuaren forua (epailea edo auzitegia) (kontratua kontsumitzaileak ohiko bizilekua duen lekuan egin dela uste izateko legezko eskakizuna).
3.3.- Dokumentu-ikuskapena
Dokumentuen ikuskapena hainbat hilabetez luzatu da, protokoloa osatzeko behar den dokumentazioa lortzeko zailtasunak direla eta.
Azkenik, honako galdera hauetan izan dira ez-betetzeak:
- CRRaren emaitza N/kN-n adierazten da.
- Gainazal bustian itsasteko ahalmen-indizearen balioaren emaitza eta pneumatikoaren etiketan gainazal bustian itsasteko adierazitako ahalmen mota baliokideak dira.
- Kanpoko errodadura-zarataren balio neurtua dezibeliotan adierazten da, eta bat dator pneumatikoaren etiketan adierazitako balioarekin.
Ofiziozko jarduketetan ez da ez-betetzerik gertatu.
Egindako jarduketen emaitza:
- Aurrez aurreko ikuskapena: 10 ikuskapenak artxibatu egin dira.
- Online merkataritzako kontrola: 5 ikuskapenetan zehapen-proposamena egin da.
- Dokumentu-ikuskapena: ikuskapenaren odoren zehapen-proposamena egin da.
- Ofiziozko ikuskapenak: 9 ikuskapenak artxibatu egin dira.
Ez-betetzeen maila handia denez, oraindik ere beharrezkoa da online kontrolak eta dokumentuen kontrolak egitea.
Azken aldaketako data:



