15/25 kontrolaren azken txostena: 'Online salmentarako koltxoiak'
Kanpainaren helburua eta garapena
Merkatua zaintzeko jarduera hauen helburu nagusia online salmentarako koltxoiek kontsumo-araudia betetzen dutela egiaztatzea da. Kontrolak zehapen-izaera izan du, eta ikuskapenak Araban egin dira 2025eko abuztuaren 1etik 21era bitartean.
Guztira 10 ikuskapen egin dira, kontrol motaren arabera honela banatuta:
- Produktuaren ikuskapenak (C 15/25-1): 5 ikuskapen egin dira online
- Saltzailearen ikuskapenak (C 15/25-2): 5 ikuskapen egin dira.
Jasotako emaitzak
Jarraian, kontrol-maila bakoitzean lortutako emaitzak zehazten dira:
-
Produktuaren ikuskapenak (C 15/25-1)
Egindako 5 ikuskapenetatik, ez-betetze bakarra hauteman da produktu batean (% 20); zehazki, etiketan adierazitako zuntzen izendapena ez dator bat erregelamenduan zehaztutako izendapenen zerrendarekin. Ondorioz, zehapen-espedientea irekitzea proposatu da.
-
Saltzailearen ikuskapenak (C 15/25-2)
Egindako 5 ikuskapenetan ez da ez-betetzerik antzeman.
Ondoriak
Ez-betetzeen maila txikia denez, ez da komeni koltxoien online salmentan kontsumitzaileari eskaintzen zaion informazioaren kontrola errepikatzea.
Azken aldaketako data:



