Joan edukira
Letra-tamaina: 100% Gaia: light Testuaren tartea: 0

16/25 kontrolaren azken txostena - 19. kategoria: "Edari alkoholdunak: sagardoa eta edari espiritudunak"

Kanpainaren helburua eta garapena

Jarduera hauen helburua da sagardoaren eta edari espiritudunen etiketatzeari buruzko araudia betetzen dela egiaztatzea, bai eta produktuen kontrol analitikoa eta operadore txikizkarien kontrola egitea ere. Kontrolak zehapen izaera izan du, eta Gipuzkoan egin da 2025eko irailean.

Guztira, 41 jarduketa egin dira, kontrol motaren arabera honela banatuta:

  • Produktuen protokolo bidezko jarduketak: 20
  • Lagin-hartze bidezko jarduketak: 11
  • Operadoreen protokolo bidezko jarduketak: 10

Lortutako emaitzak.

Jarraian, kontrol-maila bakoitzean lortutako emaitzak zehazten dira:

  • Produktua aurrez aurre ikuskatzea (CS 16/25-1)
    • Produktuen kontrola

      Egindako 20 jarduketetatik 3k ez-betetzeak dituzte (%15).

      Atzemandako ez-betetze bakarra da zenbait edari espiritudunen ontziek ez zutela derrigorrezko zigilu markaturik tapoian edo itxieran.

  • Lagin-hartzea

    Aztertutako 11 laginetan ez da ez-betetzerik hauteman.

  • Operadoreen kontrola (CS 16/25-2)

    Egindako 10 ikuskapenek %100eko betetzea izan dute.

Ondoriak

Atzemandako ez-betetze portzentaje txikia dela eta, ez da beharrezkotzat jotzen produktu horien gaineko kontrol gehiago egitea.

Azken aldaketako data: