18/24 Kontrola: - 16 kategoria - "Saldak, kontsomeak, kremak eta zopak"
Helburua
Kontrolaren helburua izan da elikagaiei ontzian agertzen den informazioa betetzen dela egiaztatzea, nahitaezko informazioa agertzen dela kontrolatzeko eta, hala badagokio, jardunbide engainagarriak detektatzeko buruzko legeria eta salden, kontsomeen, kremen eta zopen (arruntak, ez-ekologikoak eta BJD/AGBak), bai produktuan, bai establezimenduan.
Kontrolaren garapena
Bizkaiko Lurralde Zerbitzuak 30 ikuskapen egin ditu guztira.
Hainbat kontrol mota egin ditu:
- produktuaren aurrez aurreko ikuskapenak: 12 marka komertzialetako 14 produktu ikuskatu dira, 9 txikizkako establezimendutan.
- laginak hartuta egindako ikuskapenak: marka desberdinetako 10 produkturen laginak hartu dira, 6 txikizkako operadoretan.
- txikizkako operadoreen ikuskapenak: txikizkako operadoreen 6 ikuskapen egin dira establezimendu fisikoetan.
- ofiziozko ikuskapena: erreklamazio-orria, orri horien berri emateko kartela eta salmenta-tiketa kontrolatzeko ofiziozko ikuskapena egin da establezimendu batean, eta txikizkako operadorea ere ikuskakatu da; beraz, kontrola bikoiztu egin da.
Lortutako emaitzak
3.1- Produktuaren aurrez aurreko ikuskapenak
14 jarduketa egin dira eta ez-betetze bat hauteman da; honako honi dagokio: osagai edo osagai-kategoria jakin batzuen kantitatea agertzen da, baldin eta: - izendapenean agertzen badira edo kontsumitzaileak izen horrekin lotzen badu, - etiketetan hitzen, irudien edo irudikapen grafikoaren bidez nabarmentzen badira, edo funtsezkoa bada elikagai bat definitzeko eta haren izendapenagatik edo itxuragatik nahas daitezkeen produktuetatik bereizteko.
- Betetzen dira indarrean dagoen araudiak osagaiak kuantitatiboki adierazteko ezartzen dituen baldintzak.
3.2- Laginak hartuta egindako ikuskapenak
Hartutako 10 laginetatik 3k ez dute betetzen etiketen araua.
Aztertutako 10 produktuetatik 3k ez dute betetzen 1169/2011 (EB) Erregelamenduaren 7. artikulua; izan ere, produktuen etiketetan karkatere bereziekin nabarmenduta ageri da "Etxeko salda" edo "Salda naturala" adierazpena eta hori bateraezina da fabrikazio industrialeko prozesuaekin, eta kontsumitzaileari nahasmendua eragin diezaioke, produktu horrek ezaugarri bereziak dituela iradokitzen baitu, eta antzeko produktu guztiek ezaugarri berak dituzte.
3.3.- Txikizkako operadoreen ikuskapenak
6 jarduketa egin dira eta ez-betetze bakarra hauteman da:
- Prezio-murrizketa duten artikuluak eskaintzen badira, argi eta garbi agertzen da horietako bakoitzean aurreko prezioa eta prezio murriztua.
- Establezimenduak erreklamazio-orriak iragartzeko kartela ikusgai du.
3.4. - Ofiziozko ikuskapenak
Ofiziozko jardunean ez da ez-betetzerik hauteman.
Jarduketen emaitza.
Egindako jarduketen ondorioak:
- Aurrez aurreko ikuskapenak:
- 3 ikuskapenetan egin da zehapen-proposamena (zehapen-proposamen bat protokoloa ez betetzeagatik, eta bi zehapen-proposamen eskatutako faktura ez aurkezteagatik laguntzarik ez emateagatik).
- 11 ikuskapen artxibatu egin dira.
- Laginak hartzea:
- 5 ikuskapenetan egin da zehapen-proposamena (hiru zehapen-proposamen etiketa-arauak ez betetzeagatik, eta bi zehapen-proposamen eskatutako faktura ez aurkezteagatik laguntzarik ez emateagatik).
- 5 ikuskapen artxibatu egin dira.
- Txikizkako operadoreen ikuskapenak:
- Ikuskapen batean egin da zehapen-proposamena.
- 5 ikuskapen artxibatu egin dira.
- Ofiziozko ikuskapena: artxibatu egin da.
Ez-betetzeen maila kontuan hartuta, beharrezkoa da produktuaren kontrol presentzialak eta lagin-hartzeak egitea. Hain zuzen ere, komeni da kontrolatzen jarraitzea produktu mota horren izendapenarekin batera "etxeko" edo "natural" aipamenik ez egitea, aztertutako produktuetatik 3tan ez-betetze hori hauteman baita.
Azken aldaketako data:



