Joan edukira
Letra-tamaina: 100% Gaia: light Testuaren tartea: 0

19/24 Kontrolaren asken txostena.- 21. Kategoria- "Postreak"

Helburua

Kontrolaren helburuak honako hauek izan dira:

  • Produktuen etiketak.
  • Kontrol analitikoa.
  • Txikizkako operadoreen kontrola.

Nahitaezko informazioa agertzen dela eta kontsumitzaileari nahasmendurik eragiten ez zaiola kontrolatu du.

Kontrol horrek zehapen-izaera izan du.

Kontrol sistematikoaren xede diren produktuak

Kontrol honen xede postreak dira, postreetarako hauts-prestakinak barne.

Kontrol sistematikoaren garapena

Jarduketa guztiak irailaren 16tik urriaren 11ra bitartean egin ditu Arabako Lurralde Zerbitzuak.

Hainbat kontrol mota egin eta kontrolatu ditu:

  • 16 produkturen etiketak.
  • 7 saltoki. Kasu honetan, produktuaren etiketatzearen hainbat alderdi kontrolatu dira, hala nola apalategietan adierazitako prezioak, etab.
  • Flanak, natillak, krema katalana edo txokolatezko edo banilazko mousseak prestatzeko hautsen 4 lagin.

Lortutako emaitzak

Etiketatu diren produktuen kasuan, 5 ez-betetze hauteman dira, hau da, % 31,25.
Ez-betetze ohikoena izan da ez adieraztea elikagai-enpresaren izena, izen soziala eta helbidea.
Beste ez-betetze aipagarri batzuk honako hauek izan dira:

• Ez adieraztea osagai edo lagungarri teknologikoak edo alergikoak izan daitezkeen substantzien aipamena behar bezala. (% 6,3)
• Ez adieraztea osagai baten zer ehuneko duen produktuak, osagai hori produktuaren izenean agertzen denean edo kontsumitzaileak produktuaren izenarekin lotzen duenean. (% 6,3)
• Ez adieraztea o sagai bakoitzaren kantitatea. (% 6,3)
• Ez adieraztea lote-zenbakia (% 6,3)

Saltokietan egindako kontrolei eta aztertutako laginei dagokienez, ez da arau-urraketarik antzeman.
Ondorioz, hautemandako bost ez-betetzeei dagokienez, zehapen-proposamenak jarri dira.

Azken aldaketako data: