Joan edukira
Letra-tamaina: 100% Gaia: light Testuaren tartea: 0

20/25 kontrolaren azken txostena: ''Neguko haurrentzako oinetakoak: zapatilak eta kirol-oinetakoak''

Kanpainaren helburua eta garapena

Merkatua zaintzeko jarduera hauen helburu nagusia merkaturatzen den haur-oinetakoak aplikatu beharreko araudia betetzen duela eta kontsumitzaileentzat arriskurik ez duela egiaztatzea da.

Kontrolak zehapen-izaera izan du.

Jarduketak saltoki minoristetan eta online merkataritzan egin dira. Bizkaia eta Arabako Lurralde Zerbitzuek 57 jarduketa egin dituzte 2025eko urriaren 1etik azaroaren 15era bitartean, honela banatuta:

  • Produktuen protokolo bidezko aurrez aurreko jarduketak: 25
  • Produktuen protokolo bidezko online jarduketak: 5
  • Ofiziozko ikuskapenak (erreklamazio-orriak eta kartel iragarkia): 17
  • Lagin-hartze bidezko jarduketak: 10

Lortutako emaitzak.

  • Produktua aurrez aurre ikuskatzea (CS 20/25-1)

Egindako 25 kontroletatik 14tan (% 56) ez-betetzeak hauteman dira.

Ez-betetze ohikoena oinetakoen zatiak eta konposizioa azaltzen dituzten piktogramen esanahia azaltzen duen kartel ikusgarri baten falta izan da.

Beste ez-betetze batzuk ere hauteman dira, hala nola etiketatzea gaztelaniaz ez egotea, produktuaren arduradunaren helbide osoa ez adieraztea edo etiketatze engainagarria.

Gainera, 5 establezimendutan ez zen erosketa-faktura aurkeztu ikuskapenaren unean, eta ohartarazi egin ziren.

Ofiziozko ikuskapenetan ez da ez-betetzerik hauteman erreklamazio-orriei eta karteleriari dagokionez.

  • Online jarduketak (CS 20/25-2)

Egindako 5 ikuskapenetatik batean (% 20) ez-betetzea hauteman da, oinetakoen material nagusiei buruzko informazio faltagatik etiketetan.

  • Lagin-hartzea (CS 20/25-3)

Aztertutako 10 laginetatik produktuak 1ek ez-betetzea aurkeztu zuen, produktuaren arduradunaren helbidea ez adierazteagatik.

Ondoriak

Atzemandako betetze-maila handia ikusita, ez da beharrezkotzat jotzen ontziratutako ogi txigortua, hanburgesa-ogitarako ogia eta hot dog ogiaren kontrola berriro egitea.

Azken aldaketako data: