Argitalpen-data: 2016/02/10
Autonomia-erkidegoen eta AECOSANen artean planifikatutakoen artean dago kanpaina hau.
Helburu hau zuen kanpainak: egiaztatzea 'laktosari gabeko esnea' produktuak aplikagarria zaion araudia betetzen duela, dagozkien entseguak eginez.
Kanpaina 2015eko irailaren lehenengo hamabostaldian egin zen.
Etiketatuan 'laktosarik gabe' adierazpena duten esne-ontzien 10 lagin hartu ziren, eta Kalitatearen Ikerketarako eta Kontrolerako Zentrora (CICC) bidali ziren, azter zitzaten.
Laginak Gipuzkoako lurralde-zerbitzuak hartu zituen, eta erakusgarriak izan ziren. Lagin bakoitzak produktuaren ale bat zuen.
Establezimendu hauek ikuskatu ziren: horrelako produktuak zituzten txikizkako dendak, supermerkatuak eta elikagaietan espezializatutako dendak.
CICCra aztertzeko bidalitako 10 laginetatik 9k bete egiten zuten araudia.
Araudiarekin bat ez zetorren laginari dagokionez, laborategiak adierazi zuen nutrizio-informazioa aurkezteko ordena ez zela zuzena, eta, gainera, 'sodio' hitza erabiltzen zuela 'sal' erabili beharrean. Dagokion jakinarazpena egin zitzaion produktuaren arduradunaren sozietatearen egoitza dagoen autonomia-erkidegoko erakunde eskudunari.
Lortutako emaitzatik, ondorioztatzen da 'laktosarik gabeko esnea' produktuak oso maila handian betetzen dituela arau-betebeharrak.