Joan edukira
Letra-tamaina: 100% Gaia: light Testuaren tartea: 0

Argitalpen-data: 2016/01/29

Ikuskapen-kanpaina: 'osasunarekin eta atsedenarekin erlazionatutako aparatuen eta ekipamenduen noizbehinkako salmentan' (2014). EMAITZAK

Kanpainaren xedea

Kanpainaren helburua hau izan da: hainbat enpresek osasunarekin eta atsedenarekin erlazionatutako aparatuen eta ekipamenduen 'Noizbehinkako salmentak' zein baldintzatan egiten dituzten gainbegiratzea; baita salmenta-modalitate horretan kontsumitzaileen eskubideak errespetatzen direla egiaztatzea ere.

 

Noiz egin zen

Kanpaina 2014an egin zen.

 

Emaitzak

Guztira 12 ikuskaritza-jarduketa egin ziren (5 Bizkaian, 4 Gipuzkoan eta 3 Araban) eta emaitzak hauek izan ziren:

'Noizbehinkako salmentaren' modalitatean osasunarekin eta atsedenarekin erlazionatutako produktuak nolabaiteko maiztasunez saltzen dira, gehienbat, hoteletan.

Salmenta-ekitaldi bat bertan behera gelditu zen ikuskaritza-taldea bertan zegoelako, eta beste hiru kasutan adierazi zen ekitaldia ez zela egingo ikuskaritza-taldeak bertan jarraitzen bazuen.

Orokorrean, ekitaldira joaten diren pertsonei gonbidapen pertsonal bat bidaltzen zaie etxebizitzara.  Pertsona horien datuak ekitaldia antolatzen duten enpresetako edo sustapen-erroldak eskaintzen dituzten beste enpresa batzuetako fitxategietatik lortzen dira.

Ikuskatutako salerosketa-kontratuetan, atzera egiteko eskubideaz baliatzeko epearen berri ematen zen, hori eskatzen baitu legeak merkataritza-establezimendutik kanpo egiten diren salmentetan.

Salmenta-ekitaldietan izan zen ikuskaritza-taldeak saltzen ari ziren produktuen osasunerako ezaugarri mesedegarriei buruzko baieztapenak antzeman zituen, baina ez zuen saltzeko teknika agresiborik detektatu, salmenta-ekitaldian zeuden pertsonek produktuak erosteko erabakian eragiten zuenik. Jakina, kontuan izan behar da ikuskaritza-taldeak bertan izateak ekitaldiaren garapenean eragina izan zezakeela.

Produktuak saltzen ari ziren pertsonek I. klaseko produktu sanitarioak zirela baieztatzen zuten kasuetan, ikuskaritza-taldeak eskatu zuen dokumentazioa eman zen.

Produktu guztien liburuxka eta dokumentazio osagarrian, publizitate sanitariotzat jo daitezkeen baieztapen asko zeuden, eta publizitate horrek, hain zuzen, araudi berezia du.

 

Ondorioak

Produktu sanitarioen edo osasunerako eta atsedenerako aproposak direla baieztatzen den produktuen noizbehinkako salmenta aldian behin gainbegiratu edo ikuskatu behar da, batez ere, kontuan hartuta salmenta mota hau egiten den baldintzak zein bereziak diren; horrez gain, kontuan izan behar da produktu hauek adinekoei eskaintzen zaizkiela, batik bat, eta, beraz, kalteberak direla eta babestea merezi dutela.

Euskadin horrelako salmentak hainbat enpresek egiten dituzte. Ondorioz, ikuskaritza-jarduketak egiten jarraituko da salmentak nola egiten diren eta zer produktu saltzen diren egiaztatzeko, eta arreta berezia jarriko zaie enpresa berriei eta merkaturatu nahi diren produktu berriei.

Produktu sanitario guztiek, araudian aurreikusitako salbuespenetan izan ezik, CE izan behar dute markatuta merkaturatu daitezen. Era berean, produktu hauen araudi espezifikoak hainbat obligazio ezartzen ditu merkaturatzean esku har dezakeen agente bakoitzarentzat (fabrikatzaileak, inportatzaileak, legezko ordezkariak, banatzaileak, merkaturatzaileak).

Eskaintzen diren produktu gehienak ez dira 'produktu sanitariotzat' jotzen, baina liburuxketan eta dokumentazio osagarrian, publizitate sanitariotzat jo daitezkeen baieztapenak egiten dira.