Joan edukira
Letra-tamaina: 100% Gaia: light Testuaren tartea: 0

Argitalpen-data: 2016/02/04

Ikuskapen-kanpaina: 'Pneumatikoen kontrola. Efizientzia energetikoaren etiketa' (2014). EMAITZAK

Kanpainaren xedea

Autonomia-erkidegoen eta AECOSANen artean planifikatutakoen artean dago kanpaina hau.

Kanpainaren bidez, egiaztatu nahi zen ea enpresa hornitzaileek eta banatzaileek betetzen zuten gai honi buruzko araudia: pneumatikoen etiketatzea, efizientziari dagokionez, hots, erregai-kontsumoaren eta beste funtsezko parametro batzuen efizientziari dagokionez (1222/2009 (EE) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2009ko azaroaren 25ekoa).

 

Noiz egin zen

Kanpaina 2014ko irailaren 22tik 26ra bitartean egin zen (egun biak barne).

 

Egindako jarduerak

C1 motako pneumatikoak ikuskatu ziren, horiek izaten baitira kontsumitzaileek erostekoak; C2 eta C3 motetakoak ez ziren sartu kanpainan, ibilgailu profesionalentzat izaten direlako, oro har.

Pneumatiko-mota etiketaren beheko aldean agertzen da, Erregelamenduaren erreferentziaren ondoan.

Kanpainan, etiketa egon bazegoen eta non kokatuta zegoen egiaztatu zen, bai eta hori Erregelamenduan deskribatuarekin bat zetorren ere. Web-orrialdeetan sustatzen den material teknikoa ere egiaztatu zen.

Guztira, 10 kontrol-jarduera egin ziren (5 Bizkaian eta 5 Gipuzkoan).

Zehazki, honako hauek ikuskatu ziren: enpresa hornitzaile-banatzaile bat, zazpi banatzaile eta bi web-orrialde.

 

Emaitzak

Egindako jardueretan, ez zen indarreko araudiarekiko ez-betetzerik atzeman: etiketa egon bazegoen eta non kokatuta zegoen egiaztatu zen, bai eta hori 1222/2009 (EE) Erregelamenduaren II. eranskinean deskribatuarekin bat zetorren ere. Web-orrialdeetan sustatzen zen material teknikoa aipaturiko arauko I. eta III. eranskinen araberakoa zela ere egiaztatu zen.

 

Ondorioak

Lortutako ondorioen arabera, ikuskatutako pneumatiko guztiek efizientzia energetikoaren etiketa zeramatela egiaztatu zen, eta etiketa hori bat zetorrela 1222/2009 (EE) Erregelamenduaren II. eranskinean deskribatuarekin.