plusDuela gutxi

Datorren urtarriletik aurrera derrigorrezkoa izango da larrialdietarako V16 argi homologatu berria. Baina adi! Denak ez dira baliozkoak.

Argitalpen-data: 

Konektatutako V16 baliza izango da 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera Espainian baimenduta egongo den arriskuko seinale-gailu bakarra, eta baliozkoak izateari utziko dioten larrialdietako triangeluak ordezkatuko ditu.

Gailu berri horrek funtzio bikoitza du: alde batetik, gidariei ohartaraziko die ibilgailu bat geldirik dagoela, irismen eta intentsitate handiko aldizkako argi baten bidez. Bestalde, piztu eta berehala ibilgailuaren kokapena jakinaraziko dio DGT 3.0 plataformari. Kokapenari buruzko informazioa denbora errealean emango du errepideko mezu aldakorreko paneletan eta gainerako ibilgailuetako nabigatzaileetan.

Gaur egun merkatuan saltzen diren V16 argi batzuk homologatuak dirudite, baina ez dute betetzen indarrean jarriko den araua. Informa zaitez zure V16 baliza erosi aurretik, eta saihestu ezustekoak.

Zer ezaugarri ditu V-16 balizaren baliozko ereduak?

  • DGTra konektatuta. Piztean ohar automatikoa bidaltzen du, eta zure ibilgailua DGTko gorabeheren mapan jartzen du.
  • SIM eta datu integratuak. Gutxienez 12 urteko iraupena duen telefonia-operadore bati lotuta egon behar da. SIM txartel hori gailuan sartuta dator, ez duzu erosi behar, ezta telefono zenbaki bati lotu ere.
  • NB-IoT konektibitatea (4G edo gorakoak). Sarera komunikazio sistema autonomo eta seguruarekin konektatuta egon behar da, baita estaldura txikiko eremuetan ere.
  • Geolokalizazio aurreratua. Zure kokapen zehatza bidaltzen dio DGT 3.0 plataformari.
  • Prezioak pistak eman ditzake. Oso merkea bada, ez fidatu. Gehienek 45 eta 55 euro bitartean balio dute. Egiaztatu beti homologazio ofizialari dagokion zenbakia duela. 

EZ UTZI AZKEN EGUNERAKO! Informa zaitez V16 baliza erosi aurretik, eta ezustekoak saihestu.

Erosiko duzun modeloak datorren urtean eskatuko diren baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko modurik seguruena DGTren webgunean  sartzea da, bertan aurkituko baituzu onartutako gailuen zerrenda ofiziala.

Tag-ak