Joan edukira
Letra-tamaina: 100% Gaia: light Testuaren tartea: 0

Azken Kontrol txostena 17/23.- 1.3 programa - "Udazkeneko eta neguko emakume-oinetakoak"

Helburua

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren Kontrol Sistematikorako eta Kanpainetako Urteko Planean sartutako kanpaina honen helburua izan da dagozkion arauak betetzen direla egiaztatzea. Zehapen-kanpaina izan da, eta plataformadun zapatak eta takoidun zapatak kontrolatu dira.

Kontrolaren garapena

Jarduketa guztiak Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak egin ditu 2023ko azaroaren 2tik 30era bitartean. Guztira 20 saltoki bisitatu dira (17 Bilbon eta 3 Barakaldon), eta 5 webgune kontrolatu dira, batez ere bazarrak eta prezio baxuko dendak. Gainera, 5 lagin hartu dira.

Era berean, ofiziozko 21 ikuskapen ere egin dira, bisitatutako establezimenduetan erreklamazio-orriak,  orri horiek iragartzeko kartela eta tiketak ematen direla baieztatzeko.

Lortutako emaitzak

Protokoloz egindako 20 ikuskapenetan, etiketei lotutako 3 arau-hauste hauteman dira, zehazkiago esateko, arduraduna oker identifikatzeari lotutakoak. Horregatik, 3 zehapen-proposamen izapidetu dira.

Web-denden azterketari dagokionez, ikusi da araudia ez dela bete, horietan ere etiketatzeari lotutakoa izan da arau-haustea, baina kasu honetan materialei buruzko informazio urria dela eta.     

Ofiziozko 21 ikuskapenetan, berriz, ez da arau-hausterik antzeman, ez erreklamazio-orriei eta tiketak emateari lotutako ikuskapenetan, ezta aztertutako 5 laginetan ere.

Azken aldaketako data: