
Zure eskubideak Zuzenbidea ikasten ari bazara, karrera amaitu baduzu edo arlo juridikoan edo kontsumitzaileen babesean lan egiten baduzu, aukera bikaina izan daiteke zuretzat.
Zure eskubideak Zuzenbidea ikasten ari bazara, karrera amaitu baduzu edo arlo juridikoan edo kontsumitzaileen babesean lan egiten baduzu, aukera bikaina izan daiteke zuretzat.
egilea: Kontsumobide, Otsaila 6, 2017
Alde handia dago iraungitze-dataren eta kontsumo lehenetsiaren artean. Iraungitze-datak adierazten dizu zein egunetatik aurrera ez litzatekeen elikagai bat kontsumitu behar, elikadura-intoxikazio bat eragin dezakeelako.
Hala ere, badira iraungitzen edo galtzen ez diren elikagaiak baina kontsumo lehenetsiko denboraldi bat dutenak. Kasu horretan, data horrek esango dizu noiz arte aurkituko duzun produktua kontsumitzeko baldintzarik hoberenetan, zaporeari, usainari eta testurari dagokienez, baldin eta kontserbazio-baldintza egokietan gorde baduzu. Kontsumo lehenetsiko data igarota izateak ez du arrisku zuzenik izango zure osasunean, baina produktuak zer itxura duen ikusi beharko duzu kontsumitzea komeni den jakiteko.
Hortaz, zein dira kontsumo lehenetsiko data izaten duten produktuak?