Datuen babesa, berankortasuna: telefono-konpainia batean alta ematera joan naiz, baina sarbidea ukatu didate berankortasun-erregistro batean egoteagatik. Ez dut ordaindu gabeko zorrik inon. Nola atera naiteke erregistro horretatik?
Zure ezerezte-eskubideaz balia zaitezke, eta idazki bat bidali fitxategiaren entitate arduradunari. Hamar egun balioduneko epean (ez dira kontatzen larunbatak, igandeak eta jaiegunak) ez baduzu erantzunik jasotzen edo erantzunak ez bazaitu asetzen, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan erreklama dezakezu. Ezerezte-eskubidea eskatu izana egiaztatzen duten agiriak erantsi beharko dituzu.
Gainera, eragindako kalteengatiko kalteordain bat erreklamatu ahal izango duzu bide judizialetik.
Kontu handia izan itzultzen dituzun ordainagiriekin; izan ere, ordainagiri bakar bat itzultzea, zenbatekoa edozein dela ere, nahikoa izan daiteke horrelako erregistro batean sar zaitzaten.
Zorrik baduzun jakin nahi baduzu, zeure banketxean galdetu dezakezu, banketxea erraz sar baitaiteke gisa horretako erregistroetara.
Berankortasun-erregistroetan ere egin dezakezu kontsulta, hala nola ASNEFen (Kreditu Establezimendu Finantzarioen Espainiako Elkartea) eta RAIn (Onarpen Ordaingabeen Erregistroa). Erregistro horietara sartzea ordainpekoa izan daiteke.
Azken aldaketako data: