Ibilgailu berrien eta bigarren eskuko ibilgailuen salmentari buruzko kontratu aurreko informazio-kanpaina.
(Ikuskapen berriak)
Helburua
2020an ohartarazpena jaso zuten establezimenduek orduan antzemandako ez-betetzeak zuzendu zituztela egiaztatzea.
Kanpainaren izaera
Kanpainak izaera zehatzailea zuen.
Kanpainaren nondik norakoak
Guztira 37 ikuskapen egin dira, honela banatuta:
|
|
IBILGAILU BERRIAK |
BIGARREN ESKUKO IBILGAILUAK |
GUZTIRA |
|
ARABA |
3 |
3 |
6 |
|
GIPUZKOA |
10 |
9 |
19 |
|
BIZKAIA |
6 |
6 |
12 |
|
|
19 |
18 |
37 |
Aldi honetan, 2020an bisitatu ez ziren eta 2021ean beste lurralde batzuetan bisitatu ez diren establezimenduak ikuskatu dira (gerta liteke helbide sozial berak ordezkaritzak izatea hainbat lurraldetan).
Betetzeko epea
Ikuskapenak 2021eko azaroan eta abenduan egin dira.
Lortutako emaitzak
Ibilgailu berriak
Guztira 19 ikuskapen egin dira eta 6 ez-betetze antzeman dira (% 31,58). Nabarmentzekoa da Araban egindako ikuskapen guztietan (3) ez-betetzeak antzeman direla, eta, aldiz, Gipuzkoan egindako ikuskapen guztiak (10) zuzenak izan direla.
Kontratu aurreko informazioari dagokionez, ez-betetze ohikoenak honako hauek dira: ez da informaziorik eman ordaintzeko prozedurari buruz, ez eta ibilgailua entregatzeko prozedurari eta horretarako enpresariak hitz ematen duen epeari buruz ere (horietako bakoitza % 5,30).
Finantzaketaren kasuan, antzemandako ez-betetze nabarmenenak honako hauek dira:
- ez da informaziorik ematen atzerapenen interes-tasei buruz (% 31,30).
- ez da ohartarazpenik egiten ez ordaintzearen ondorioei buruz (% 27,80).
- ez da agertzen atzera egiteko eskubiderik (% 27,80).
- ez da informaziorik ematen kreditu-kontratuaren zerbitzu osagarriei buruz, bereziki aseguru-kontratuari buruz, kreditua lortzeko edo eskainitako baldintzetan lortzeko zerbitzu osagarria sinatu behar bada (% 17,60).
- ez da informaziorik ematen kredituaren guztizko zenbatekoari buruz eta funtsak erabiltzeko baldintzei buruz (% 11,10).
- ez da informaziorik ematen zor-tasari eta tasa hori aplikatzeko baldintzei buruz (% 11,10).
Bigarren eskuko ibilgailuak
Kasu honetan, 18 ikuskapen egin dira. Horietako 5etan antzeman dira ez-betetzeak: 2 Araban eta 3 Bizkaian; Gipuzkoan, beste behin, ez da ez-betetzerik antzeman.
Kontratuaren aurreko informazioari dagokionez, erregistratu den ez-betetze bakarra izan da ez dela informaziorik eman legezko adostasun-berme bat dagoela jakinarazteko, gutxienez urtebetekoa, bigarren eskuko ibilgailuen kasuan (% 5,60).
Finantzaketaren kasuan, hala ere, ez-betetze gehiago antzeman dira. Gehien agertu dena atzerapenen interes-tasei buruzko informaziorik eza izan da (% 41,70).
Beste ez-betetze adierazgarri batzuk:
- ez da ohartarazpenik egiten ez ordaintzearen ondorioei buruz (% 35,70).
- ez da informaziorik ematen kreditu-kontratuaren zerbitzu osagarriei buruz, bereziki aseguru-kontratuari buruz, kreditua lortzeko edo eskainitako baldintzetan lortzeko zerbitzu osagarria sinatu behar bada (% 30,80).
- ez da informaziorik ematen zor-tasari eta tasa hori aplikatzeko baldintzei buruz (% 28,60).
- ez da informaziorik ematen urteko tasa baliokideari eta kontsumitzaileak zor duen guztizko zenbatekoari buruz; horretarako, tasa kalkulatzeko erabilitako hipotesi guztiak barne hartzen dituen adibide adierazgarri bat eman beharko litzateke (% 28,60).
- ez da agertzen atzera egiteko eskubiderik (% 28,60).
- ez da informaziorik ematen mailegu-emailearen nortasunari eta helbide sozialari buruz, ez eta egin beharreko kredituaren bitartekariaren nortasunari eta helbide sozialari buruz ere (% 21,40).
- ez da informaziorik ematen kredituaren guztizko zenbatekoari buruz eta funtsak erabiltzeko baldintzei buruz (% 14,30).
- ez da informaziorik ematen kreditu-motei buruz (% 7,10).
Ondorioak
11 establezimenduri bidali zaizkie ohartarazpenak, antzemandako ez-betetzeengatik.
Bestalde, Gipuzkoan ofiziozko 5 ikuspen ireki dira dagokion zehapen-espedientea izapidetuta, ez delako erreklamazio-orririk edo horien berri ematen duen kartelik egon.
Ibilgailu berrien kasuan, 2020ko kanpainarekin alderatuta, ikuskapen gutxiago egin dira, baina ez-betetzeen ehunekoa murriztu egin da, % 45,38tik % 31,58ra.
Ez-betetzeak, bai kontratu aurreko informazioan, bai finantzaketa-gaietan, antzekoak izan dira 2020an eta 2021ean.
Bigarren eskuko ibilgailuen kasuan, egoera ibilgailu berrien kasuan aipatutakoaren antzekoa da. Kasu honetan, ez-betetzeak % 42,86tik % 27,78ra jaitsi dira.
Ibilgailu berrien eta bigarren eskuko ibilgailuen ikuskapenetan antzemandako ez-betetze ohikoenak antzekoak dira, ibilgailu-mota bakoitzari dagozkion berezitasunak alde batera utzi gabe.
2020an bezala, nabarmentzekoa da lurraldeen arabera egiaztatu diren ez-betetzeen arteko aldea, Araba gailentzen delarik, bertan % 83,88ko ez-betetzeak antzeman baitira egindako ikuskapen guztietatik. Beste aldean, Gipuzkoa gailentzen da, ez baita inolako ez-betetzerik antzeman bere jardueretan.
Azken aldaketako data:



