Erosi webgune seguruetan
Online erosketa bat egiten duzun bakoitzean, argibide hauek jarraitu behar dituzu:

2 Aholkua
Online erosketa bat egiten duzun bakoitzean, argibide hauek jarraitu behar dituzu:
- Ziurtatu webgunea segurua dela. Horretarako, kontuan izan webgunearen helbidea https:// hizkiekin hasten dela eta giltzarrapo itxi bat duela pantailaren beheko eskuineko angeluan.
- Aztertu online dendak ematen duen informazioa: nortzuk diren, non duten helbide fiskala, zer datu biltzen dituzten sartzen diren pertsonengandik eta zer helbururekin, ematen dituzten ordaintzeko aukerak, bidaltzeko eta itzultzeko politika.
- Kontuz iruzkin positiboekin, faltsuak izan daitezke.
- Erosi sarrerak hornitzaile ofizialetan, birsalmenta-orriak arazoak eman ditzakete.
- Kontuz bigarren eskuko salmenta-plataformekin, kontsumo-legeek ez zaituzte babesten pertsona partikular bati erostean.
Baina ez da beti online erosi behar. Nahiago baduzu, irten kalera eta erosi hurbileko saltoki batean, aztarna ekologiko txikiagoa baitu eta bizia ematen baitio zure auzoari.
Eta gogoan izan beti, kontsumitzen duzunean, kontsumitzen jakin behar dela.
Kontsumobideren aholkuak online erosketari buruz
Idazlea: Kontsumobide
2023ko abuztuaren 23a