Kontratu aurreko informazioaren kontrola eta fakturazioa hileta-zerbitzuetako enpresetan (01/25)
Kanpainaren helburua, izaera eta motibazioa
Hauek izan dira kanpainaren helburuak:
- Hileta-zerbitzuak ematen dituzten enpresek kontratua egin aurreko informazio-baldintzak betetzen dituztela egiaztatzea, hala nola ematen dituzten zerbitzuen zerrenda eta dagozkien tarifak.
- Emandako zerbitzuak zehatz-mehatz jasotzen dituen faktura entregatzen dela egiaztatzea.
- Erreklamazio-orriak eta horiek iragartzen dituen kartela badauden egiaztatzea.
Ikuskapen-kanpaina honek izaera zehatzailea izan du, eta Kontsumobideren 2025erako ikuskapen-kanpainen planean sartu zen, sektorean erreklamazio ugari daudelako.
Kontrolaren garapena
Kontsumitzaileek hileta-zerbitzuak behar dituztenean, beren etxetik hurbilen dauden establezimenduetara jotzen dute, eta, horregatik, garrantzitsutzat jo da mota guztietako udalerrietan dauden enpresak kontrolatzea, bai biztanle askodituzten udalerrietan daudenak, bai biztanle gutxi dituztenetan daudenak. Udalerri horietan, horrelako zerbitzuak ematen dituzten talde handien barruan ez dauden enpresak identifikatu dira, bai eta talde horietan dauden beste batzuk ere.
Ikuskapen-jarduketak kontrol estandarrekoak izan dira, protokolo bidekoak. Zehazki, 42 jarduketa egin dira 28 udalerritan, honela banatuta:
Ikuskapen kopurua Bisitatutako herri kopurua
|
|
Ikuskapen kopurua |
Udalerri kopurua |
|
S.T. ARABA |
3 |
2 |
|
S.T. BIZKAIA |
22 |
15 |
|
S.T. GIPUZKOA |
17 |
11 |
|
GUZTIRA |
42 |
28 |
Ikuskapen-kanpaina 2025eko otsailaren 10etik martxoaren 5era egin da. Aipatu behar da ikuskapenetako bi emaitzarik gabekoak izan direla eta ezin izan direla behar bezala egin.
Jasotako emaitzak
42 ikuskapen egin dira, eta ez-betetze gutxi detektatu dira: 2 guztira.. Bi ez-betetzeak Gipuzkoan detektatu dira.
Hautemandako bi ez-betetzeak kontsumitzaileari eskainitako zerbitzu/produktu bakoitzaren prezioaren berri ez emateagatik gertatu dira (produktuen kasuan, katalogo, liburuxka edo etiketa bidez).
Bi ez-betetzeetan zehapen-espedientearen proposamena egin dugu.
Faktura behar bezala beteta entregatzeari, erreklamazio-orriak edukitzeari eta horiek iragartzen dituen kartelari dagokienez, ez da ez-betetzerik antzeman.
Azken aldaketako data:


