Joan edukira
Letra-tamaina: 100% Gaia: light Testuaren tartea: 0

Kontrol ofizial sistematikoaren azken txostena C 21/24: "Zerealak eta zerealekin egindako produktuak - Arroza"

Helburua

Kontrola arrozaren kontrol sistematikoan sartzen da, eta Kontsumo Ministerioarekin eta beste erkidego batzuekin lankidetzan egiten da.

Etiketak kontrolatzea eta kontrol analitikoa egitea da helburua, baita txikizkako operadoreen funtzionamendua egokia dela egiaztatzea ere.

Izaera zehatzailea du ikuskapenak.

Kontrol sistematikoaren xede diren produktuak

Kontrol honen xede arroza izan da, bereziki, aurrez aurreko salmentako txikizkako merkataritzan eskuragarri dagoen ontziratutako arroza. Ez dira kontrolatu produktu ekologikoak, ez BJD/AGB, ez prestatutako platerak.

Kontrol sistematikoaren garapena

Jarduketa guztiak Arabako Lurralde-zerbitzuak egin ditu, urriaren 1etik 25era bitartean.

8 ikuskapen egin dira, baita txikizkako operadoreen 4 kontrol eta laborategira bidaltzeko 5 lagin-hartze ere.

Emaitzak

Ikuskapen guztietan ez-betetzeak antzeman dituzte. Ez-betetze ohikoena izan da etiketan nekazaritza-industriaren erregistro-zenbakia ez adieraztea.

Horrezaz gain, honako hauekin zerikusia duten ez-betetzeak hauteman dira: osagaien zerrenda eta osagaien ordena etiketan, kontserbatzeko baldintzei buruzko aipamenak eta elikagai-enpresaren izena eta izen soziala.

Hobeak izan dira txikizkako operadoreetan egindako kontrolen emaitzak, ez baiugu ez-betetzerik antzeman.

Aztertutako laginen kasuan, laginen % 60k ez dute araua bete. Ez-betetzeak honako hauek izan dira:

  • Ez adieraztea kategoria, kalitatea edo jatorria: produktu 1.
  • 13 zenbakiko bahea zeharkatzen ez duten ale ertainen, 13 zenbakiko bahea zeharkatzen duten ale ertainen eta ale zikindu eta txikituen tolerantziak ez betetzea, estra kategoriako arroz biribilari dagokionez: produktu 1.
  • 13 zenbakiko bahea zeharkatzen ez duten ale ertainen, 13 zenbakiko bahea zeharkatzen duten ale ertainen eta akatsik gabeko ale osoen tolerantziak ez betetzea, estra kategoriako arroz biribilari dagokionez: produktu 1.

* Oharra: "13 zenbakiko bahea" arrozaren kalitatea sailkatzeko eta ebaluatzeko erabiltzen den ale-tamaina espezifikoa da. 13 zenbakiko bahea diametro espezifikoa duen sare bat da (13/1000 hazbeteko), eta tamaina jakin bateko edo gutxiagoko arroz-aleak sare horretan zehar igarotzea ahalbidetzen du.

Arrozan sailkatzen denean, 13 zenbakiko bahea erabiltzen da ale zatituen edo osoak ez direnen ehunekoa zehazteko. Arroz onak 13 zenbakiko bahean zehar pasatzen diren aleen ehuneko txikia izan beharko luke; horrek esan nahi du ale gehienak osoak eta kalitate onekoak direla.

Arroza tamainaren arabera sailkatzeko ere erabil daiteke 13 zenbakiko bahea. Adibidez, arroz-alea 13 zenbakiko bahean zehar igarotzen bada, ale luzeko arroz gisa sailtzeko adinako alea da.

Laburbilduz, 13 zenbakiko bahea tresna garrantzitsua da arrozaren industriarako. Arrozaren kalitatea sailkatzeko, ebaluatzeko eta bermatzeko erabiltzen da.

Ondorioak

8 zehapen-proposamen egin dira. Bestalde, hautemandako ez-betetzeek justifikatzen dute kontrol gehiago egitea datozen urteetan, kontrol sistematikoaren bidez, edo, hala badagokio, Kontsumobideren kanpaina propio gisa.

Azken aldaketako data: