Kontroleko asken txostena 03/24.- 1.5 programa - "garbigailuentzako detergente-hautsa"
Kontrolaren helburua eta izaera
Euskadin merkaturatzen diren detergenteek aplikagarri zaizkien xedapenak betetzen dituztela zaintzea. Kontrol hori Urteko Kontrol Sistematikoko Planean sartuta dago. Aurrez aurreko kontrolari eta dokumentuei dagokienez, zehatzailea da, eta prospektiboa online bertsioan (azken kasu horretan, aplikatu beharreko araudiaren araberakoa).
Kontrolaren garapena
Guztira 16 ikuskapen egin dira protokoloarekin. Horietatik 10 txikizkako banatzaileei egin zaizkie Donostian, Oiartzunen, Hernanin eta Lasarte-Orian. Halaber, protokolo bidezko 5 ikuskapen egin dira zuzeneko salmentako online saltokietan (ez handizkako saltokietan), Estatuan jarduten dutenetan. Azkenik, dokumentu-kontrola egin da. Dokumentu-kontrol hori leungarriak dituen tentsioaktiboekin egindako saiakuntzei buruzkoa da.
Kontrolak 2024ko otsailaren 14tik 29ra bitartean egin ziren.
Era berean, ofiziozko 8 ikuskapen egin dira, eta bertan kontrolatu da bisitatutako establezimenduek erreklamazio-orriak, iragarki-kartela eta tiketa ematen dutela.
Emaitzak
Aurrez aurreko kontrolean, ontziaren nahitaezko informazioarekin lotutako bost arau ez-betetze hauteman dira.
Online merkataritzako kontrolean, aurrera begirako kontrolak direnez, 5 kontrolek artxiboan amaitu dute. Hala ere, benetako egoera desberdina da: webguneen % 40an ez da agertzen merkaturatzearen arduradunaren izen soziala edo marka erregistratua; webguneen % 40an ez da nahitaezko informaziorik islatzen (adibidez, erabilera-jarraibideak); eta webguneen % 20an etiketak ez dira ageri karaktere irakurgarri, ikusgarri eta ezabaezinetan. Azkenik, kontrolatutako webguneen % 60k ez dituzte argitaratzen gomendatutako kantitateak eta dosifikazio-jarraibideak, eta horietan ere ez da agertzen erreferentzia-kargen kopurua, ez garbigailua arropa zikinarekin jartzen denerako, ez arropek zikinkeria pixka bat baino ez dutenetarako.
Dokumentu-kontrolean, errekeritutako enpresak ez ditu tentsioaktiboei buruzko saiakuntzak bidaltzen; beraz, zehapen-proposamen bat egin behar da.
Ofiziozko ikuskapenean, zortzi kontroletatik bik zehapen-proposamena izan dute, hau da, ez betetzea % 25ekoa izan da erreklamazio-orriei, informazio-kartelari eta tiketa emateari dagokienez.
Halaber, 7 hauteman dira enpresa merkaturatzailearen datuei eta produktuari buruzko informazioarin lotuta.
Ondorioz, 8 zehapen-proposamen izapidetu dira, horietako bi erreklamazio-orriei buruzko araudia ez betetzeagatik.
Azken aldaketako data:



