Joan edukira
Letra-tamaina: 100% Gaia: light Testuaren tartea: 0

Online saltzen diren NBE maskaren eta maskara higienikoen etiketa kontrolatzeko kanpainaren txostena

Helburua

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak, Kontsumo Ministerioarekin batera egindako jarduketa baten esparruan, ikuskapen-kanpaina bat egin du maskara higienikoak eta NBE maskarak saltzen dituzten enpresen web-plataformetan eta webguneetan. Kanpainan, maskarak behar bezala etiketatu direla egiaztatu da. Euskadiri Wish plataforma digitala ikuskatzea egokitu zaio, bai eta gure lurraldeko enpresen webguneak ere.

Etiketen gaineko informazio guztia web-orrien eta online plataformen eskaintzan agertu behar da, 2016/425 EB Erregelamenduak eta SND/354/2020 Aginduak adierazten duten bezala. Kanpaina informatiboa izan da, eta NBE maskarak zein maskara higienikoak kontrolatu dira.

Kanpainaren izaera

Ikuskapen-kanpaina informatiboa izan da.

Kontrolatu beharreko produktuak

NBE maskarak eta maskara higienikoak.

Kanpainaren nondik norakoak

Wish plataformaz gain, guztira 9 webgune kontrolatu dira (24 web-helbide eman ziren: 6 kasutan estekek ez zuten erantzuten, eta 9 kasutan web-orriek ez zuten maskarei buruzko erreferentziarik, jarduketa guztiak artxibatu egin zirelako).

Emaitzak

Aztertutako produktuen % 100ek arau-hausteak izan zituzten. Web-orrien kasuan, honako hauek izan ziren arau-hauste garrantzitsuenak.

Maskara higienikoak:

  • Ez dira maskaren ardura duen enpresaren datuak ageri: izena, sozietatea eta helbidea (% 100)
  • Ez da fabrikazio-lotea adierazi, prestatzeko prozesua serie identifikagarrietan egin denean (% 100)
  • Ez da honako oharra ageri: “Produktu hau ez da norbera babesteko ekipamendu bat, ezta osasun-produktu bat ere” (% 100)
  • Ez da erabilera jarraiturako gomendatzen den aldia ageri (% 75)
  • Maskara berrerabilgarria bada, ez da adierazi gehieneko garbiketa-kopururik, ez eta garbitzeko eta higienizatzeko metodorik ere (% 75)
  • Ez dauka erabilera-jarraibiderik maskarak jartzeko, erabiltzeko, mantentzeko, manipulatzeko eta ezabatzeko modua azaltzen duenik (% 66,7)
  • Ez da ageri jatorria edo sorlekua, eta hura ez agertzeak kontsumitzailea nahas dezake (% 50)
  • Eskura dagoen informazioaren arabera maskarak ez badira laborategiko saiakuntza bidez egiaztatu, iragazteko eta arnasteko eraginkortasunari dagokionez, ez dute bete produktuak inola ere egiaztatu ez diren propietateak dituela interpretatzera eraman dezaketen ezaugarriak ez dituela alegatzeko betebeharra (adibidez, "birusen aurreko babesaren" edo antzekoen egiaztapena) (% 50)
  • Ez da bete produktuaren benetako izaerari buruzko errakuntzarik edo engainurik ez eragiteko betebeharra (% 25)

NBE maskarak:

  • Ez dira ageri fabrikatzailearen datuak bere helbide osoarekin, inportatzailearekin edo EBn baimendutako ordezkariarekin (baldin eta fabrikatzailea ez bada EBkoa) (% 100)
  • Ez da iraungitze-epea adierazi (149:2001 epea bete dutela adierazi dutenen kasuan) (% 100)
  • CE marka agertuz gero, ez da ageri NBEaren egokitasun-ebaluazioan parte hartu duen erakundearen izena, helbidea eta identifikazio-zenbakia (% 100).
  • Ez dira adierazi lotea, serie-zenbakia edo beste identifikazio-elementu batzuk (% 80)
  • Ez da adierazi jatorria edo sorlekua, eta hura ez agertzeak kontsumitzailea nahas dezake maskararen benetako jatorria ezagutzeko orduan (% 80)
  • Ez da jakinarazi zein arauren zehaztapen teknikoren arabera egin diren balioztatze-saiakuntzak (% 40)
  • Etiketen datuek errakuntza edo engainua eragiten dute inskripzio, zeinu, anagrama edo marrazkien bidez, eta ez dute zalantzarako tarterik utzi produktuaren benetako izaerari buruz (% 20)
  •  

Egin diren jarduerei dagokienez, enpresei ohartarazi zaie zuzendu ditzatela kontsumitzaileari emandako informazioan hautemandako arau-hausteak. Gaur egun, web-orrien titularrei egindako ohartarazpen batzuen ondorioz, kontrolatutako maskarak beren webguneetatik kendu dira, baina beste ikuskapen bat egin behar da benetan zuzendu direla egiaztatzeko.

Lineako Wish plataformaren kasuan, kontrolatutako produktuek denboran zehar izan duten bilakaera kontrolatu da. Horretarako, lehenengo bi asteetan, Wishen eskaintzen ziren hainbat maskara higienikoren eta NBE maskaren etiketak kontrolatu ziren, eta hurrengo bi asteetan, berriz ere egiaztatu zen arau-hausteak zituzten produktuak online plataformatik kendu zirela edo etiketen gaineko informazioa zuzendu zela.

Kontrolatutako produktu guztietan ageri ziren hutsuneak. Hauek izan dira maskara higienikoen arau-hauste ohikoenak:

  • Ez dira maskaren ardura duen enpresaren datuak ageri: izena, sozietatea eta helbidea (% 100)
  • Ez da erabilera jarraiturako gomendatzen den aldia ageri (% 100)
  • Ez da fabrikazio-lotea adierazi, prestatzeko prozesua serie identifikagarrietan egin denean (% 100).
  • Maskara berrerabilgarria bada, ez da adierazi gehieneko garbiketa-kopururik, ez eta garbitzeko eta higienizatzeko metodorik ere (% 100)
  • Ez da honako oharra ageri: “Produktu hau ez da norbera babesteko ekipamendu bat, ezta osasun-produktu bat ere” (% 100)
  • Ez dauka erabilera-jarraibiderik maskarak jartzeko, erabiltzeko, mantentzeko, manipulatzeko eta ezabatzeko modua azaltzen duenik (% 100)
  • Ez da ageri jatorria edo sorlekua, eta hura ez agertzeak kontsumitzailea nahas dezake (% 100)
  • Ez da bete produktuaren benetako izaerari buruzko errakuntzarik edo engainurik ez eragiteko betebeharra
  • UNE 0064-1, UNE 0064-2 edo UNE 0065 zehaztapen teknikoei erreferentzia eginez gero, ez dira ageri bakterio-iragazketaren (BFE) eta arnasgarritasunaren (presio diferentziala) eraginkortasunari buruzko balioak (Pa/cm2), saiakuntza-zenbakia eta erabilitako laborategia barne (% 100).
  • Eskura dagoen informazioaren arabera maskarak ez badira laborategiko saiakuntza bidez egiaztatu, iragazteko eta arnasteko eraginkortasunari dagokionez, ez dute bete produktuak inola ere egiaztatu ez diren propietateak dituela interpretatzera eraman dezaketen ezaugarriak ez dituela alegatzeko betebeharra (adibidez, "birusen aurreko babesaren" edo antzekoen egiaztapena) (% 100)

Beste arau-hauste batzuk:

  • Ez da konposizioa ageri (ehun-produktua bada, ehun-konposizioa) (% 75)
  • Aipatu diren argibide guztiak ez daude gaztelaniaz (% 54,5)
  • Ez da adierazi maskara erabilera bakarrekoa edo berrerabilgarria den (% 41,7)

Hauek izan dira NBE maskaren arau-hauste ohikoenak:

  • Ez da ageri produktuaren ohiko izena (NBE maskara; norbera babesteko ekipamendua; edo antzeko izena) (% 100)
  • Ez dira ageri fabrikatzailearen datuak bere helbide osoarekin, inportatzailearekin edo EBn baimendutako ordezkariarekin (baldin eta fabrikatzailea ez bada EBkoa) (% 100)
  • Ez dira adierazi lotea, serie-zenbakia edo beste identifikazio-elementu batzuk (% 100)
  • Ez da adierazi jatorria edo sorlekua, eta hura ez agertzeak kontsumitzailea nahas dezake maskararen benetako jatorria ezagutzeko orduan (% 100)
  • Ez da jakinarazi zein arauren zehaztapen teknikoren arabera egin diren balioztatze-saiakuntzak (% 100)
  • Etiketen datuek errakuntza edo engainua eragiten dute inskripzio, zeinu, anagrama edo marrazkien bidez, eta ez dute zalantzarako tarterik utzi produktuaren benetako izaerari buruz (% 100)
  • Aipatu diren argibide guztiak ez daude gaztelaniaz (% 100)

Ikuskapenetatik 8 artxibatu egin ziren, WISH plataformak kendu egin zituelako edo estekak jada ez zeudelako, antzemandako arau-hausteen berri izan ondoren.

Kontsumo Ministerioari araudiaren arau-hausteren bat zuten baina hasiera batean kendu ez ziren gainerako 8 maskaren berri eman zitzaion. Ministerioa plataformarekin harremanetan jarri zen, eta azkenean guztiak erretiratu zituzten.

Ondorioak

Egindako kanpainak egiaztatu du web-orrietan eta online plataformetan oro har ez dela bete etiketak arautzen dituen araudia, kontsumitzaileari eman beharreko informazioari buruzkoa.

Ildo horretan, egiaztatu da produktuak ikuskatu diren online plataforman ez dagoela maskaren etiketei buruzko informaziorik, edo, egonez gero, ia batere ez dagoela. Kontrolatu diren web-orrietan, berriz, aipatutako informazioa dago, baina ez osorik.

Azken aldaketako data: