'Beltzaran jartzeko zentroetan eman behar den nahitaezko informazioa' kanpainaren emaitzak
Xedea
Artifizialki beltzaran jartzeko, argi artifizialdun eguzkiaren antzeko erradiazioa ultramoreduna aparailuetan oinarritutako teknika erabiltzen dugu, intentsitatea eta uhin-longitudea kontrolatuta. Beltzaran jartzeko sistema horien erabilera igotzeak, xede horretarako diren aparatuen berezko ezaugarriek eta erabiltzaileari artifizialki beltzaran jartzeko eskaintzak egiten dituzten zentro aukerak beharrezkoa egin dute horien erabilera eta salmenta arautzea.
Beltzaran jartzeko zentroentzako araudiak ezarritako eskakizunak zein neurritan betetzen dituzten ezagutzea, honako alderdi hauei dagokienez:
- Jardun horretan ari diren establezimenduek erabiltzaileari erakutsi eta eskaini behar dioten nahitaezko informazioa;
- Zer publizitate egiten duten;
- Aparatuen segurtasuna eta mantentze-lanak;
- Saiakuntza bidez egiaztatu babeserako betaurreko eta partxeek betetzen dituztela izpi ultramoreentzako eskakizunak; eta
- Zerbitzu horiek ematen dituztenek eduki behar dituzten prestakuntza eta akreditazioa.
Noiz egin zen
2011ko apirilaren 14tik maiatzaren 10era bitartean, biak barne.
Egindako jarduerak
Arauzko 20 lagin hartzea, establezimenduetan bezeroen eskura dituzten babeserako betaurreko eta partxeen artetik. Partxeak ale askoko ontzietan saltzen dira eta zinta itsaskorrekin egoten dira lotuta. Edergintza-zentroak, solariumak, gimnasioak eta ile-apaindegi eta lurrindegietan.
- Euskadi osorako aurreikusitako ikuskapen-protokoloak: 125. A-protokoloa egingo da establezimendu bakoitzean, eta B-protokoloa, berriz, ikuskatutako aparatu bakoitzerako.
- Kanpainak izaera zehatzailea du, erabiltzaileari informazioa emateari buruz araudian jasotzen denarekin zerikusia duten protokoloaren puntu guztietan.
- Kontsumo-agintaritzak pertsonen osasunerako hur-hurreko arriskua edo arrisku larria duten gertakarien berri emango dio osasun-agintaritzari. Era berean, beltzarantzeko aparatuen mantentze-lanekin zerikusia duten irregulartasunak atzematen badira, Industria Sailari emango zaio horren berri.
Emaitzak
Solarium, edergintza-zentro eta ile-apaindegietan egin dira, batez ere, ikuskapenak.
127 dira bete diren 4A-protokoloak: araudiko eskakizunak betetzeko, establezimendu horiek eduki behar duten informazioari eta gainerako dokumentazioari loturiko alderdiekin dute zerikusia.
232 dira prestatu diren 4B-protokoloak, ikuskatutako establezimenduetako beltzarantzeko beste hainbeste aparaturi dagozkienak, aparatuak egiaztatzearekin eta horien CE markarekin zerikusia dutenak.
Inongo protokolorik eta laginketarik egin ez den 35 ikuskapen-jardun egin dira, ikuskatu beharreko establezimenduak itxita zeudelako edo jardunari utzia ziotelako edota laginak hartzeko objektuak topatu ez direlako.
Establezimendu horietan hainbat kontrol-kanpaina egin ondoren, badira, oraindik ere, arauak exijitutako informazio-kartelik jarri ez duten zentroak. Bestalde, kartelak badituzten zenbait zentrotan ez dute informazio guztia jarri, hots, kontsumitzaileen osasuna eta segurtasuna babesteko ezinbestekoa dena falta da (adib.: erradiazio ultramoreek azaleko minbizia eragin dezakete eta begiak larriki zauritu ditzakete)
Badira establezimendu batzuk azaleko fototipoari eta eraginpean egoteko denborari buruzko taula osoak ez dituztenak, eta batzuk ezta araudiak eskatzen duen bezero bakoitzaren fitxarik ere. Informazio hori garrantzitsua da, hain zuzen, bezeroak jakiteko, zein arrisku dakartzan izpi ultramoreen eraginpean gehiegi edota behar adina arduratu gabe egoteak.
Publizitateari dagokionez, hori agertzen duten zenbait zentrotan akatsak ikus daitezke, pertsonaren osasunean erasan dezaketela (adib.: eragin batzuk osasunerako sendagarri, prebentziozko edo onuragarri izan daitezkeela aipatzen da, eta batere arriskurik ez ote duen ere bai).
Beltzarantzeko aparatuak maneiatzen dituzten langile gehienek badute beharrezko prestakuntza jaso izanaren ziurtagiria; dena den, argi geratu da batzuk ez daukatela.
Akatsak ikusi dira erakusten dituzten salmentako prezioetan eta erreklamazio-orriak badirela azaltzeko informazio-karteletan.
Aparatuak egiaztatzeari dagokionez, batzuetan ez bada CE markarik ikusi ere, ikuskatutako aparatu gehientsuenek dute egiaztatu izan denaren eta eskatutako datu guztiak betetzen dituztenaren etiketa. Egiaztapena aldeko izan ez den aparatuetan, gehienek daukate aldekoa izan ez dela adierazten zuen etiketa gorria.
Lagin batzuen etiketa eta erabilera-oharrak ez daude hizkuntza ofizialean.
Laginketaren emaitzak:
Babeserako betaurreko eta partxeen18 lagin bidali dira laborategira, eta hauek izan dira emaitzak:
- 10 laginek emaitza zuzenak eman dituzte.
- 3 laginetan akatsak ikusi dira, araudiak definitzen duen “ikusgai”ko transmisio-koefizientea zehazteari dagokionez.
- 5 laginen etiketetan akatsak zeuden.
Hutsegite horien berri eman zaie produktuen arduradunei, lehenbailehen konpondu ditzaten.
Ondorioak
Irizten da zigortu egin behar direla ikuskapena egin zaien establezimenduetan atzemandako akats guztiak diren; daukaten informazioarekin, erabiltzaile bakoitzaren fitxarekin, dokumentazioarekin eta erakusten duten publizitatearekin zerikusia duten alderdietan atzemandakoak; akats horiek erabiltzaileen osasunari erasan diezaiokete eta.
Aparatuak erabiltzen dituzten langileen prestakuntzan eta horien egiaztapenetan aurkitutako irregulartasunen berri emango zaie Osasun Sailari eta Industria Sailari, hurrenez hurren.
Azken aldaketako data:



