Joan edukira
Letra-tamaina: 100% Gaia: light Testuaren tartea: 0
plusDuela gutxi

Telefono-konpainiaz aldatzeko gakoak, ezustekorik gabe

Argitalpen-data: 

Berriz ere telefonoko tarifa igo dizute? Baliteke, orduan, telefono-konpainia aldatzekotan ibiltzea. Ba hala bada, argi. Ezer sinatu aurretik, egin kasu Kontsumobideri: komeni zaizu kontu garrantzitsuak ondo argitzea, gerora arazorik izan nahi ez baduzu.Beldurrik gabe galdetu eta, beharrezkoa iruditzen bazaizu, erantzunak idatziz jartzeko esan.

Gehiegitxo irudituko zaizu agian, baina hobe hori egin, gero denak emanda erreklamazioak jartzen jardutea baino. Eta gogoan izan zerbitzua bulego fisiko batean kontratatu baduzu, beti izango duzula leku bat, hara joateko eta aurpegi eta guzti duen norbaiti galdera egiteko, ezer sortzen bazaizu.

Eta, esandako guztiak kontuan hartuta ere, iruditzen bazaizu konpainiak zure eskubideren bat urratu duela, erreklamatu iezaiezu; erantzuna ez bazaizu egokia iruditzen, jarri erreklamazioa Kontsumbiden, zure herrian dagoen Kontsumitzaileen Informaziorako Udal-Bulegoan (KIUB) edo Telekomunikazioen Erabiltzaileen Arreta-Bulegoan.