Pertsona askorentzat Gabonak gehiegizko kontsumo garaia bihurtu dira, momentuko emozioak eta opari perfektuarekin asmatzeko presioak markatuta.
Erritmo azkar horrek erosketa inpultsiboak eta itzulketak egitera garamatza, eta, kasu askotan, uste baino hondakin gehiago sortzen ditugu. Kontsumitzen ditugun produktu gehienek plastikoa edo osagai elektronikoak dituzte, birziklatzeko zailak direnak. Horregatik, erosketa-orga bete aurretik gelditu eta hausnartzea komeni da.
Arduraz kontsumitzea ere Gabonetako xarmaren parte da.
- Planifikatu zure erosketak, egin zerrenda bat eta doitu zure aurrekontua.
- Berrerabili aurreko urteko apaingarriak.
- Sortu zure dekorazio jasangarria.
- Oparirik egin behar baduzu, eskuz egindako xehetasunen, esperientzien edo tokiko produktuen aldeko apustua egin, aukera paregabeak dira, balio emozionala eta ingurumenean eragin txikiagoa dute.
Gabonetako menuei begira, ez ahaztu planifikatzeaz: erosi beharrezkoa dena bakarrik, eta ez xahutu elikagairik. Janaria botatzea dirua eta baliabideak botatzea ere bada.
Jai egun hauek beste era batera ospatzeko aukera izan daitezke: kontzientziaz, hurbiltasunez eta inguruarekiko errespetuz. Gehiago erosteak ez baitu esan nahi gehiago gozatzea, hobeto aukeratzea baizik.


