Hotza iristen denean, berehala hasten zara arropa antolatzen armairua aldatzeko. Eta ?ez dut eser jartzeko? da denboraldi hasieran errepikatzen den esaldi nagusia. Baina, benetan ez duzu ezer janzteko? Edo konbentzitu zaituzte daukazuna zaharkituta dagoela eta denboraldi berriko arropa erosi behar duzula?
Irakurtzen dituzu produktuen etiketak?
egilea: Kontsumobide, Abuztua 24, 2017
Irakurtzen dituzu produktuen etiketak? Garrantzitsua iruditzen zaizu? Erosi aurretik ala ondoren irakurtzen dituzu? Etiketan agertzen den informazioak zure erabakia baldintza dezake? Elikagaien osagaiak begiratzen dituzu edo oinetakoen eta arroparen etiketei ere erreparatzen diezu?
Kontsumobidek galdeketa bat egin du EAEko kontsumitzaileen ohituren berri izateko. Helburua da jakitea herritarrek zer-nolako garrantzia ematen dioten etiketari; segurtasun- eta informazio-eskubidea bermatzen ditu eta, eta ezinbestean jarri beharreko elementua da.
Hona hemen EAEko hiru hiriburuetan egindako inkestaren ondoriorik azpimarragarrienak:




