Bai edo bai ulertu behar dituzun 12 hitz hipotekei buruz hitz egiteko
Banketxeekin aritzea ez da erraza, terminologia zaildu egiten da eta. Zure hipotekaz hitz egitea zure bizitzaz, zure orainaz eta etorkizunaz hitz egitea da, eta banketxeek ematen dituzte hipotekak; horregatik da garrantzitsua hitz batzuk ulertzea.

Banketxeekin aritzea ez da erraza, terminologia zaildu egiten da eta. Zure hipotekaz hitz egitea zure bizitzaz, zure orainaz eta etorkizunaz hitz egitea da, eta banketxeek ematen dituzte hipotekak; horregatik da garrantzitsua hitz batzuk ulertzea.
Mailegua edo kreditua
- Mailegua da dirua ematen dizutenean epe jakin batean itzultzeko, hitzartutako interesarekin eta hitzartutako kuotekin.
- Kredituan, banketxeak diru muga bat zure eskura jartzen du, zuk osorik edo partez erabil dezakezuna. Parte bat erabili baduzu ere, berriro jo dezakezu diru horretara (adibidez, hasiera batean 100.000 euroko kreditua eman badizute eta osorik erabili baduzu, baina denborarekin 30.000 euro itzuli badituzu, beharrizan berri baten aurrean, esaterako, 5.000 euro behar izanez gero, jadanik amortizatuta zeneukan kredituaren diru hori erabil zenezake berriz).
Maileguak kredituak baino ohikoagoak dira.
Tasa finkoa
Maileguagatik eta zure hileko kuotagatik ordaintzen duzun interesa ez da aldatzen. Abantaila da ezustekoak saihesten dituzula; desabantaila da (edo zen) tasa aldakor batean baino interes gehiago ordaintzen zenituela.
Tasa aldakorra
Maileguagatik ordaintzen duzun interesa indize bati lotuta dago, normalean Euriborrari, eta erakunde finantzarioek indize horri kopuru bat gehitzen diote (Euribor + 1, Euribor + 0,8), etab. Interesa berrikusteko aldiak ezartzen dira, eta ohikoenak sei hilean behin edo urtean behin izaten dira. Hipoteka horiek Euriborraren igoera nabaritzen ari dira, horren ondorioz izugarri garestitzen direlako.
Tasa mistoa
Epe jakin batean tasa finkoan dago, eta gero tasa aldakorrera pasatzen da. Garai aldakorretan babesteko aukera egokia izan daiteke.
Amortizazio-epea
Dirua itzultzeko daukazun gehieneko epea. Zenbat eta epe luzeagoa, orduan eta ordainsari gutxiago hilean, baina gehiago ordainduko zenuke maileguaren amaieran, interes kontzeptuarengatik.
Gabealdia
Hitzartutako epe batean ez duzu ezer ordaintzen hipotekagatik edo interesak ordaintzen dituzu bakarrik. Interesak bakarrik ordaintzen badituzu, berdin jarraituko duzu; aldiz, ez baduzu ordaintzen ez interesik ez kapitalik, interesak metatu egingo dira eta zorra hazi egingo da.
Hipoteka-kuota
Hilero ordaintzen duzuna da, eta interes-tasaren, epearen eta eskatutako kapitalaren araberakoa da. Erabiltzen den kalkulu-metodoaren araberakoa ere bada (normalean banketxeak finkatzen du). Epearen hasieran, kuota bakoitzean amortizazioa baino interesak ordaintzen dira.
Kapitala
Banketxeari eskatu diozun dirua.
Ordaintzeke dagoen kapitala
Ordaintzeko falta zaizun dirua.
Loturak
Banketxeak eskaintzen dizkizun produktuak dira, eta zuk onartu edo baztertu ditzakezu. Onartzen badituzu, zure hipotekaren baldintzak hobetu egingo dira, baina ezin zaituzte behartu. Produktu edo baldintza hauek dira, besteak beste: etxeko asegurua, bizi-asegurua, nominaren helbideratzea, pentsio-plana, urteko gutxienekoa duen txartelaren erabilera, autoaren asegurua, etab.
Tasazioa
Erakunde independente batek zure etxea baloratu behar du, hipoteka-berme gisa baliozkoa den ikusteko. Horren kostua zuk ordaindu behar duzu.
Bankuak bere gain hartzen dituen beste gastu batzuk
Notaritza, gestoria, erregistroa eta zergak. Hipoteka bat harpidetzean zuk ordaindu behar ez dituzun gastuak dira.
Portal del Cliente Bancario atariko informazioarekin idatzita.