plusDuela gutxi

5 arrazoi tokikoa erosteko

Tokiko erosketak ekoizten eta saltzen dutenei egiten die mesede, baita erosten dutenei ere.

Tokiko erosketak ekoizten eta saltzen dutenei egiten die mesede, baita erosten dutenei ere. Keinu txiki horri esker, produktu freskoagoak eta iraunkorragoak izango dituzu.

Hurbileko produktuak eta zerbitzuak aukeratzea konpromisoa da zure auzoarekin, tokiko ekonomiarekin eta ingurumenarekin. Artikulu honetan ematen dizkizugu 5 arrazoi tokiko erosketa aukeratzeko eta enpresa handietatik eta multinazionaletatik ihes egiteko:

  1. Tokiko ekonomia bultzatzen duzu. Denda txikietan eta tokiko merkatuetan erosten baduzu, zure inguruko ekonomia babesten duzu. Denda horietan inbertitutako dirua komunitatean geratzen da, tokiko enplegua babestuz.
  2. Kontsumo iraunkorragoa sustatzen duzu. Zure auzoan erosketak egiten dituzunean, ez duzu garraiobiderik erabiltzen; beraz, karbono-aztarna txikiagoa sortzen da eta ingurumen-inpaktua murrizten da.
  3. Ekoizleei eta ekintzaileei laguntzen diezu. Nekazaritza, artisautza… tokiko merkataritza duten pertsonek, edozein sektoretakoak direla ere, dedikazio handiz lan egiten dute kalitatea eta benetako produktuak (eta askotan produktu bakarrak, ez dago beste bat berdina denik) eskaintzeko.
  4. Produktu freskoagoak eta kalitatezkoak. Bereziki elikagaien kasuan, bertako produktuak freskoagoak izaten dira, ez baitira igaro egun edo aste batzuk garraiatzen edo biltegiratzen. Horrek zapore hobeak eta nutrizio-balio handiagoa ematen ditu.
  5. Gizarte- harremanak indartzen dituzu. Tokiko saltokiak auzoetako bizimodua aberasten duten topaguneak dira. Kate handietan aurkitzen ez duzun hurbiltasuna eta konfiantza eskaintzen dizute. Erosiz gero, harreman hurbilagoak sortzen dira auzoaren eta merkatarien artean.

Tag-ak