plusDuela gutxi

Nola jakin benetan erosten duzuna eztia den

Eztia nahi baduzu, ziurtatu eztia erosten duzula. Lehen alerta prezioa izan daiteke, oso merkea bada, agian suzedaneoak erosten ariko zara.

Praktika hori mehatxu larria da erlezaintzarentzat. Kontsumitzaileak engainatzeaz gain, tokiko ekoizleak ere kaltetzen ditu, erlauntzen iraunkortasuna eta biodibertsitatea arriskuan jartzen baititu.

Etiketan dago gakoa

Erosten duzuna benetan eztia den jakiteko, etiketari erreparatu behar diozu. Ideia ona da Eusko Label etiketa duen eztia erostea, ziur ona dela, baina etiketari ondo erreparatu behar diozu beti. Etiketak produktuari buruzko informazioa ematen du, eta erosi aurretik eztiak konparatzeko eta horien artean aukeratzeko aukera ematen dizu. Irakurri arretaz, eta egiaztatu eztiaz gain osagai gehiago baduen.

Etiketan aurkituko duzu produktuaren izena. Eztiaren kasuan, hainbat aukera daude: "lore- edo nektar-eztia edo eztia"; "ihintz-eztia edo eztia"; "ezti iragazia"; "abaraskako eztia"; "abaraska-zatiak dituen eztia"; "xukatutako eztia edo eztia"; "zentrifugatutako eztia edo eztia"; "prentsatutako eztia edo eztia"; "erabilera industrialeko eztia". Azken horren kasuan, etiketan garbi adierazi behar du "janaria prestatzeko bakarrik". 

  • Adibide zuzena: Enkarterrietako txilar-eztia.
  • Adibide ez zuzena: EBko eta beste herrialde batzuetako lore-ezti iragazia (eztia edo ezti-nahasketak bildu dituzten herrialde guztien izena  adierazi behar da beti).
  • Adibide ez zuzena: "bikaina", "erle-eztia", "naturala"eta antzeko aipamenak.

Industria-erabilerarako eztiak eta iragazitako eztiak ezin dute ezer gehitu  izenean, baina gainerako izendapenen kasuan, honako hauek gehitu daitezke:

  • Lore- edo landare-jatorria, baldin eta adierazitako jatorrikoa badaosorik edo zati handi batean. Adibidez: txilar-eztia.
  • Eskualde- , lurralde- edo topografia-jatorria, baldin eta, produktua bere osotasunean adierazitako jatorrikoa bada Adibidez: Enkarterriko abaraskako eztia.
  • Kalitate-irizpide espezifikoak.

Eztia hainbat herrialdetan bildu bada, eztia bildu den herrialde guztiak zerrendatu beharko dira.

Etiketan agertu behar duten beste betebehar komun batzuk:

  • Eduki garbia
  • Gutxieneko iraupen-data edo iraungitze-data.
  • Erabiltzeko eta kontserbatzeko baldintzak.
  • Europar Batasunaren barruan fabrikatzen, ontziratzen edo merkaturatzen duen enpresaren izena eta helbidea.
  • Lotea.
  • JDBaren Kontseilu Arautzaileren batekoa den, edo kalitateko marka kolektiboren batekoa, edo kasun kasukosinboloari dagokion nekazaritza ekologikoaren batzordean erregistratuta dagoen.

Osagaien zerrenda:

Ezti industriala elikagai-konposatu batean osagai gisa erabili bada, "eztia" terminoa elikagaiaren izenean erabili ahal izango da, baina osagaien zerrendan " erabilera industrialeko eztia" terminoa erabili beharko da.

Eztiaren etiketei buruzko informazio gehiago hemen.