Arazo bat izan nuen enpresa batekin, eta arbitraje-eskaera bat aurkeztu nuen. Enpresa ez zegoen sistemari atxikita eta ez zuen arbitrajea onartu. Zer aukera ditut?

Arbitraje-sistemari atxikitzea borondatezkoa da. Arbitraje Batzordeak arbitraje-sistemari atxikitzeko edo arbitrajea berariaz onartzeko aukera eskainiko die atxiki gabeko enpresei. Enpresak uko egin diezaioke gonbidapenari. Kasu honetan, zure eskaera artxibatu egingo da , eta geratzen zaizun aukera justizia-auzitegietan demanda bat aurkeztea da. Aholkularitza behar baduzu, kontsulta Kontsumobiden edo kontsumo-erakunderen batean.

Azken aldaketako data: