Sánchez Herráezek erakundeak garatutako lan-ildoak eta proiektuak indartzen jarraitzeko konpromisoa bere gain hartzen du, Euskadiko kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideen defentsan duen zeregina aintzat hartuta.
Zuzenbidean lizentziatua eta datuen babesean aditua den zuzendari berri honek esperientzia zabala eta ikuspegi berritua eskainiko ditu KontsumoBIDEren helburu estrategikoak bultzatzeko.
Ana María Sánchez Herráezek, Tontxu Rodríguez ordezten du karguan, gaur egun Lehiaren Euskal Agintaritzan bokal gisa diharduena.
KontsumoBIDEtik ongietorria ematen diogu Ana Sánchez Herráezi eta etapa berri honetan arrakastari handiena opa diogu.


