plusDuela gutxi

Zure mugikorrak estaldura izango ote du zure opor-lekuan?

egilea: Kontsumobide, Uztaila 13, 2017

Baliteke oporrak gozatzeko mugikorrak itzali eta mundutik isolatu behar izatea. Arazoa sortzen da geuk ez dugunean aukeratzen egoera hori, eta nahi ez dituzun arrazoiengatik gertatzen denean, hau da: estaldura-faltagatik. Urteko beste garai batzuetan ez zara pentsatzen ibiltzen ea zure telefono?konpainia lurralde jakin bateko txoko guztietara heltzen ote den. Hondartzara, mendira edo landa-eremuren batera joateko bidaia bat programatzen duzunean, orduantxe bururatzen zaizkizu duda horiek. Nola jakin estaldura izango ote duzun? Zer egin zure konpainia ez bada haraino heltzen?

Gaur egun, lau sare-hornitzaile daude. Bakoitzak bere azpiegitura dauka eta, merkataritza?akordioen bidez, beren antenak eskaintzen dizkie gainerako telefonia-operadoreei (mugikorren operadore birtualak deitzen dira azken horiek). Estaldura noraino heltzen den jakiteko, begiratu ondoren azaltzen diren konpainien web-orrialdeen mapa interaktiboetan: Movistar, Orange, Vodafone eta Yoigo.

Ez badakizu zure telefono-konpainiak lau horietariko zein erabiltzen duen euskarri gisa, begiratu zure operadorearen webean ea arazorik izango duzun zure mugikorraz konektatzerakoan. Erreparatu bereziki sarbideko teknologia-motari:

Mugikorrerako aplikazioak

Iturri horiez gain, erabiltzaileen datuez elikatutako aplikazioak daude. Erabiltzaileek elikatzen dituzte, eta haien bidez konparatu ditzakezu estalduraren hedadura zein sare-hornitzaileen sarbide?teknologia. Horietariko bat OpenSignal da: antenak eta errepikatzaileak non dauden erakusteaz gain, haren bidez jakin dezakezu zer estaldura detektatu duen zure mugikorrak berak denbora-tarte batean.

Baliteke zure konpainiak iragartzea bere webean baduela estaldura zure opor-lekuan, baina, behin han egonda, hori egia ez izatea. Horrela gertatuz gero, jo ezazu haren arreta?zerbitzura, eta jasoarazi nolabait hori gertatu zaizula, gerora erreklamatu ahal izateko; bestela ez baita posible izango. Batzuetan baliteke hori gertatzea sareak gainezka daudelako, jendetza joan delako opor-leku horretara; beste batzuetan, berriz, hornitzailearen azpiegitura ez delako haraino heltzen.

Arazoa ez bada konpontzen, eta zuk, interneten konektatzeko gogoari eutsi ezinik, wifi publiko bat erabiltzen baduzu (hoteletakoak edo tabernetakoak), kontuz ibili, inork ez ditzan zure datuak lapurtu: