Nola saltzen digute jaten duguna?
Elikadura-produktuen publizitateak estrategia asko erabiltzen ditu erakargarri egiteko, eta osasungarriak eta naturalak direla irudikatzeko. Garrantzitsua da estrategia horiek ezagutzea eta etiketak irakurtzen jakitea, zuzen interpretatzeko eta publizitateak ez eragiteko.
Zer ikasiko duzu ikastaro honetan?
- Elikagaien publizitate-mezuen aurrean jarrera kritikoa izaten.
- Etiketen irakurketa eta interpretazioa sustatzea, erosten ari garen produktuaren informazio objektiboa kontrastatzeko eta ezagutzeko bitarteko gisa.
Teoria eta praktika elkarrekin lotzen dituzten saio planifikatu eta egituratuak. Parte- hartzaileak modu aktiboan inplikatzen dira, dinamika fisikoen eta digitalen bidez.