Arbitraje saioa hastera doa
Kontsumoko arbitrajea da kontsumitzaile eta erabiltzaileen eta enpresa, merkatari edo zerbitzu-emaileen artean sor daitezkeen gatazkak konpontzeko biderik errazena.
Zer ikasiko duzu ikastaro honetan?
- Kontsumo-gatazka bat identifikatzen.
- Kontsumo-gatazka bat konpontzeko bideak ezagutzen.
- Arbitrajea gatazka bat konpontzeko biderik errazena dela esperimentatzen.
- Kontsumoko arbitraje-sistemaren funtzionamendua sakonki ezagutzen.
Simulazioak, ikasleek jarraibide jakin batzuen arabera eta aurrez ezarritako rolekin jarduteko zeregina har dezaten.


