Biratu gurpila
Kontsumo-gizarte batean bizi gara, eta, horregatik, funtsezkoa da heztea eta sentsibilizatzea, neurrigabeko kontsumoa eragin dezaketen praktikak saihesteko. Horixe da, hain zuzen ere, Garapen Iraunkorreko Helburuek lortu nahi dutena, gizarte eta ingurumen irizpideetan oinarritutako kontsumo arduratsua.
Zer ikasiko duzu ikastaro honetan?
- Nagusi den kontsumo ereduari hausnartzen.
- Produkzio katean diren agenteak ezagutzen.
- Alternatiba jasangarriak ezagutzen.
- Norberaren kontsumo praktikak berrikusten.
Talde-jarduera, lankidetzakoa eta lehiakorra. Denbora-epe jakin batean misio bat ebatzi behar da, probak edo enigmak tarteko direla.


