Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako laguntza (proiektua)
Mendekotasun-egoeran daudenei laguntzen dieten pertsonek erantzukizun handia dute eta zeregin askori aurre egin behar diete; beraz, kontsumoari buruzko prestakuntza behar dute. Proiektu honek lanerako funtsezko ezagutzak eta trebetasunak eskaintzen dizkie, hala nola etxeko segurtasuna, produktuen etiketak, elikadura eta jasangarritasuna.

Zer ikasiko duzu ikastaro honetan?
- Segurtasuna bermatzeko etxebizitza nola egokitu ikasiko dugu.
- Garbiketa-produktuen, kosmetikoen, ehunen eta elikagaien etiketei buruz ikasiko dugu.
- Menu orekatua nola egin aztertuko dugu, eta elikagaien segurtasuna zertan datzan ulertuko dugu.
- Etxeko jasangarritasunari buruz eta etxeko hondakinak bereizteko moduari buruz hausnartuko dugu.
Komunitateari zerbitzua emateko proiektu bat egitean oinarritutako formatua du; aurretiaz zenbait behar detektatzen dira eta zenbait eduki ikasi.