plusDuela gutxi

Ez zaitzatela engainatu!

Zure bankuak deitu dizu zure diruarekin eragiketaren bat egin dezazun eskatzeko? Zuzenean, eskegi.

Banku-iruzurrak oso ohikoak dira, eta iruzurrak egiten dituenak gero eta hobeto asmatzen gu engainatzen. Horregatik, garrantzitsua da erne egotea eta iruzur egiten saiatzen ari zaizkigula antzematen jakitea.

Gaur egun, edozein telefono-zenbaki ordeztu daiteke, bai SMS bat bidaltzeko, bai deitzeko. Baina gogoratu banketxeek:

  • Ez dute inoiz estekadun SMSrik bidaltzen. Jatorri ezaguneko bat jaso arren (baita aurrez jasotako beste batzuen hari berean ere), kontuz, baliteke pertsona edo erakunde berak bidali ez izana. Ez klikatu inoiz estekarik, ez sartu datu pertsonalik (NAN, online bankako gakoa, etab.), ez kreditu-txartelaren daturik (zenbakia, iraungitze-data, etab.).
  • Ez dizute inoiz deituko gakoak edo pasahitzak eskatzeko, ezta transferentzia, eskualdaketa edo Bizum bat egiteko ere. Dei bat jasotzen baduzu, nahiz eta zenbaki ezagun batekoa dela agertu, baliteke ordeztua izatea. Ez eman inoiz inolako gako edo pasahitzik telefonoz, ezta zure NANa ere.

Iruzurren aurka babestea uste duzuna baino errazagoa da; ez duzu inoiz informazio pertsonala partekatu behar, nork eskatzen dizun argi ez baduzu. Beraz, ez fidatu ustekabeko dei edo mezu horiekin. Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan zure erakundearekin. Deia eseki, eta bilatu telefono ofiziala beste lekuren batean (Internet bidez edo publizitate-liburuxkaren batean).