Kontsumobidek 1.200.000 euro baino gehiago erabiliko ditu KIUBak laguntzeko

Argitalpen-data: 

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak kontsumitzaileen informaziorako udal-bulegoen lana laguntzeko dirulaguntzen deialdiaren ebazpena argitaratu du.

Laguntza horiek hiru programatan banatzen dira: 1.114.368 euro eguneroko funtzionamendurako, 84.000 euro ikuskaritza-jarduerak egiteko eta 10.000 euro ekipamendu informatikorako.

Laguntzak eskatzeko epea joan den maiatzaren 9an hasi zen eta ekainaren 5ean amaituko da.

Informazio osoa esteka honetan eskura daiteke