Joan edukira
Letra-tamaina: 100% Gaia: light Testuaren tartea: 0

Kontsumobidek 505.000 eurotik gora bideratu ditu Euskadiko kontsumitzaileen elkarteentzako laguntzetara 2026ko ekitaldirako

Argitalpen-data: 

Ebazpenak bost euskal elkarte finantzatuko ditu funtzionamendu-gastuak eta laguntza juridikoa emateko gastuak ordaintzeko

Kontsumobidek 505.000 eurotik gora bideratu ditu Euskadiko kontsumitzaileen elkarteentzako laguntzetara 2026ko ekitaldirako

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendari Ana María Sánchez Herráezek ebazpena sinatu du, Euskadiko kontsumitzaileen antolakundeei 2026ko ekitaldirako dirulaguntzak ematen dituena. Guztira 505.819,98 euro banatu dira, elkarteen funtzionamendu-gastuak eta laguntza juridikoa ordaintzeko.

Laguntza ekonomiko horien deialdia martxoan egin zen, eta Balorazio Batzordeak ebaluazio teknikoa egin ondoren, bost erakunderi esleitu zaizkie:

  • Euskal Kontsumitzaileen Elkartea (ACUV/EKA): 203.980,19 euro guztira (101.980,19 € kontsumitzaileen arretarako eta 102.000,00 € laguntza juridikorako).
  • Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasuna (EHKB): 203.980,19 euro guztira (101.980,19 € kontsumitzaileen arretarako eta 102.000,00 € laguntza juridikorako).
  • Euskadiko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Ekintza Elkartea (FACUA): 49.990,30 euro (kontsumitzaileen arretarako).
  • Bidasoako Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkartea (Acubi): 28.994,36 euro (kontsumitzaileen arretarako).
  • Euskadiko Finantza Erabiltzaileen Elkartea (Asufin): 18.874,94 euro (kontsumitzaileen arretarako).

Bi urtekotan ordaintzea

Dirulaguntzen ordainketa bi epetan egituratuko da: lehenengo ordainketa 2026ko ekitaldian egingo da, ebazpena argitaratu ondoren, eta gainerako % 25a 2027an, deialdiaren oinarrien arabera.

Dirulaguntza horiekin, Kontsumobidek berretsi egin du Euskadiko kontsumoko elkarte-sarea indartzeko konpromisoa, herritarrek beren kontsumo-harremanetan aholkularitza, informazio eta babes juridikorako tresnak izango dituztela bermatuta.