Koronairuzurrak: birusa ez dadila hedatu Interneten ere
Argitalpen-data:
Konfinamendua dela-eta, gero eta gehiago darabiltza jendeak Internet eta sare sozialak. Eduki mordoa sortzen eta zabaltzen ari gara egunotan, koronabirusa gurera heldu aurretik baino gehiago ere bai. Poz-pozik dabiltza, hortaz, zibergaizkileak: inoiz baino biktima posible gehiago dute eskura, iruzurrak eta engainuak egiteko.


