MLBNk elektrizitate- eta gas-merkaturatzaileei eskatu die beren salmenta-indarrak kontrolatzeko

Argitalpen-data: 

Argitaratu berri duen txosten batean (IS/DE/034/24), Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak egiaztatu du elektrizitatea eta gasa merkaturatzen duten konpainiek kontrolak badituztela kontsumitzaileak babesteko, baina, gaur egun oraindik ere, salmenta-jardunbide desegokiak izaten direla.

MLBNk gogorarazten du elektrizitatea eta gasa merkaturatzen dutenak behartuta daudela beren agenteen jarduna zaintzera, kontsumitzaileenganako gehiegikeriaketa iruzurrak saihesteko.

Hamar merkaturatzaile nagusiei bidalitako galdetegiei, partikularren salaketei eta administrazioekiko eta kontsumitzaileen elkarteekiko koordinazioari esker, MLBNk enpresa horietako merkataritza-agenteek nola jarduten duten aztertu ahal izan du.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak gogorarazten du 2023ko ekainetik aurrera erabiltzaileek eskubidea dutela xede komertzialeko deiak ez jasotzeko, salbu eta aldez aurreko baimena badute, Telekomunikazioen Lege Orokorraren arabera.

Gomendioak

MLBNk baieztatu du merkaturatzaileek nahikoa kontrol eta mekanismo dituztela merkataritza-jarduera irregularra saihesteko. Hala ere, kasu batzuetan, kontrol horiek ez dituzte modu arduratsuan aplikatzen, praktika horiek irauten baitute.

Iturria: MLBN
Informazio gehiago: MLBN