Joan edukira
Letra-tamaina: 100% Gaia: light Testuaren tartea: 0

Kontsumitzaileen elkarteei 2026-2027 urteetarako dirulaguntzak emateko deialdia onartu du Gobernu Kontseiluak

Argitalpen-data: 

Deialdiak 2026an finantzatuko ditu Euskadiko kontsumitzaileen elkarteen funtzionamendu-gastuak eta laguntza juridikoa, eta indartu egingo du elkarte horiek herritarren defentsari eta asoziazionismoari ematen dioten laguntza

Kontsumitzaileen elkarteei 2026-2027 urteetarako dirulaguntzak emateko deialdia onartu du Gobernu Kontseiluak

Gobernu Kontseiluak gaur onartu duen Kontsumobideren deialdiak 2026an finantzatuko ditu Euskadiko kontsumitzaileen elkarteen funtzionamendu-gastuak eta laguntza juridikoa, eta indartu egingo du elkarte horiek herritarren defentsari eta asoziazionismoari ematen dioten laguntza. Aurrekontua, guztira, 505.820 eurokoa da, aurreko urtean bezala: 379.365 euro 2026an ordainduko dira eta 126.455 euro 2027an. Laguntzak lehiaketa bidez emango dira eta bi fasetan ordainduko dira: % 75 2026an eta gainerako % 25a 2027an, dagokion justifikazioa egin ondoren.

Deialdiak bi dirulaguntza-ildo ditu:

  • 1. ildoa: “Kontsumitzaileentzako arreta”

Entitateen funtzionamendu orokorretik eratorritako gastuak diruz lagunduko dira, honako jarduera hauek garatzeko:

  • Kontsumitzaileen kontsultei erantzutea.
  • Erreklamazioak kudeatzea eta kontsumo-harremanei buruzko gatazketan bitartekari-lanak egitea.
  • Kontsumitzaileentzako prestakuntza- eta informazio-ekintzak.
  • 2. ildoa: “Laguntza juridikoa”

Diruz lagunduko dira elkarteek kontsumitzaileei ematen dieten laguntza juridikoaren ondoriozko gastuak, hala nola:

  • Aholkularitza juridiko propioarekin egindako kontsultak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean kontsumitzaileen eskubide eta interesak epaiketetan defendatzea.
  • Kontsumitzaile guztientzako orientabide juridiko orokorrak.
  • Bukarazte-akzioak aurkeztea.

Deialdi horren bidez, Eusko Jaurlaritzak kontsumitzaileen elkarteekin duen konpromisoa indartuko du.