Badakizu zergatik den martxoaren 15ª Kontsumitzaileen Eguna?

Argitalpen-data: 

Erantzuna aurkitzeko 1962ra jo behar da, orduan Estatu Batuetako presidente zen John F. Kennedy Kongresuaren aurrean kontsumitzaileen eskubideen aldeko hitzaldi historikoa eman zuenean.

Bere hitzaldia esaldi sendo batekin hasten zen: “Kontsumitzaile terminoak, definizioz, denok hartzen gaitu barne” (“Consumers, by definition, include us all”). Hitz horiekin, Kennedyk azpimarratu zuen Gobernuak erantzukizuna zuela kontsumitzaileen babesean, garrantzitsua zela kolektibo horren beharrak eta interesak ezagutzea eta eskubide oinarrizkoenak bermatzea: segurtasunerako eskubidea, informazioa jasotzeko eskubidea, hautatzeko eskubidea eta entzuna izateko eskubidea.

Aurrerago, garai hartako Kontsumitzaile Elkarteen Nazioarteko Erakundeak (IOCU), gaur egun Consumers International (CI) izenaz ezagutzen denak, erabaki zuen egun hori aukeratzea, 1983an lehen aldiz Kontsumitzaileen Eskubideen Munduko Eguna ospatzeko.