Errenterian bidaia-agentzia bat itxi da

Argitalpen-data: 

Errenteriako bidaia agentzia bat ustekabean itxi da, eta pertsona asko dira itxierak kaltetutakoak, haietatik asko bidaia ordainduta orain bidaiarik ez dutela ikusten dutenak.

Hori dela eta, Kontsumobidek honako hau jakinarazten du:

  • Iruzurra bada, Ertzaintzan salaketa jartzea da egokiena.
  • Bidaia-asegurua kontratatu bada, polizaren baldintzak irakurri behar dira, eta, hala badagokio, aseguru-konpainiari erreklamatu.
  • Bidaia konbinatuekin lotutako gaietarako (adibidez, gaualdiak eta bidaiak kontratazio bakar batean batzen dituztenak) agintaritza eskuduna Eusko Jaurlaritzako Turismo Zuzendaritza da.
  • Kontsumobidek eskumena du bidaiarekin batera kostuari aurre egiteko kreditu bat kontratatu den kasuetan. Kasu horretan, lotutako kredituarekiko konpromisoa suntsitutzat joko da, eta finantza-erakundeari eskatu beharko zaio. Erantzun egokirik jaso ezean, erreklamazio bat jar daiteke Kontsumobiden.

Nolanahi ere, Kontsumobidek informazio guztia biltzea, ordenatzea eta gordetzea gomendatzen du: kontratuak, publizitate-liburuxkak, konturako ordainagiriak, balizko aseguru-polizak, fakturak, etab. Halaber, komeni da gertatutakoaren kontakizun ahalik eta zehatzena idaztea.